Gráficas Laborde y Labayen
Enpresa 1838. urtean sortu zuen Juan José Labordek Tolosan. Hil zenean “Viuda de Juan José Laborde e Hijos” izena hartu zuen enpresak eta egoitza, berriz, Rondilla kaleko behe solairu batean zuen. 1903. urtean enpresa Labayen familiarekin elkartu zen eta “Gráficas Laborde y Labayen” enpresa sortu zuten, Agintari (edo Enperadore) izeneko kalean, Tolosako alde zaharrean, Oria ibaiaren ondoan. Eraikina Julian Eizaguirre arkitektoak diseinatu zuen eta martxan egon zen 1974. urtera arte, urte horretan behin betiko itxi baitzuen ateak.
Euskal Herriko arte grafikoetako enpresarik garrantzitsuenetakoa izan zen. Liburuak, litografiak, kartelak, postalak, albumak, egutegiak, festen egitarauak, kontserba etiketak, etab. inprimatu ziren bertan.
Inprimaketa bitxien artean aipatu behar dira Bigarren Gerra Karlista garaiko Carlos VII. erregearen zigiluak, “El Cuartel Real” izeneko egunkari karlistaren inprimaketa, Ameriketarako Simon Bolivarren egutegia edo AEBko hauteskundeetarako Abraham Lincolnen aldeko propaganda kartela. Aipagarria da, baita ere, inprenta hori Errepublika garaian legezko dirua eta zerga-zigilua egiteko fabrika izan zela.
Artisten artean nabarmentzekoak dira honako hauek: Sotero, Ezcurdia, Etxeberria, Hombrados Oñativia, Monje, Arretxe, Gaztañaga eta nola ez, Txiki Zabalo, kartel bikain askoren egilea.
KOLDO MITXELENA Kulturneko Liburutegiko katalogoan Laborde y Labayen enpresak editatutako 133 dokumentu dauzkagu eta horietatik ondorengo hauek digitalizatu ditugu:
Liburuxkak
Guía gastronómica de San Sebastián (data ezagunik gabekoa)
Euskeltzaleak zertarako?: Acción Popular Vasca, su finalidad, su organización, su programa (1930)
Gran Semana Vasca : programa : Teatro del Kursaal, 16 de julio de 1929
Kartelak
San Sebastián : Gran Premio de España : XI Circuito Automovilista, 22 septiembre 1935
San Sebastián: V. Circuito Automovilista (1927)
San Sebastián : regatas de traineras, 2 y 9 de septiembre (datarik gabe)
Posta-txartelak (67)
{jcomments on}