Green Arrow edo Gezi Berde pertsonaia

1941ean ‘More Fun Comics’ aldizkariaren 73. alean agertu zen lehen aldiz pertsonaia hau. DC Comics unibertsokoa da Green Arrow eta gainera Justice Leaguen protagonistetatko bat ere bada. Hasiera batean Mort Weisingerrek sortu zuen bere ideia eta George Papp-ek marraztua izan zen, sarri gogorarazi digu Robin Hood bere itxurak. Green Arrow Star City hirian bizi da, eta bertan oso ezaguna da, diruduna eta Queen fabriken jabea ere bada. Normalki bere dohainak diren geziak erabiltzen ditu gaizkile zein gaiztakeriei aurre egiteko. 60. hamarkadan pertsonaia honen munduan aldaketa batzuk eragin zituzten komikigileek, bere herentzia dirudunak galdu egingo ditu eta langileriaren ikur bilakatuko dute Green Arrow. Itxura ere aldatuko diote, pertsona gaizto edo zakarraren antza emango diote bizarra ere ezarriz, janzkera aldatuz eta asmo politiko zein ezkertiarragoak erantsiz bere komikietan.
Oso pertsonaia gizatiarra da, humanoa. Bruce Wayne (Batman) baino are humanoagoa. Erabiltzen dituen abilezien artean, arte martzialak nola menperatzen dituen azpimarratu behar da. Eta halakoxea izan ohi da bere arazo gehienei aurre egiteko bere modua ere, bai aita gisa, bai bikotekidearekin edo baita mentore gisa ere. O’Neal eta Adams komikigileen garaian Estatu Batuak gordinenean biziarazi zuten Green Arrow, superheroien artean bere istorioak gailurrera eramanez. Hala ere, ez zuten Green Arrowren barne sua itzaltzea lortu eta are gehiago, ondoren Metzler komikigilearen garaian ere, Green Arrow gehiago hauspotua izan zen.
Ezin dugu aipatu gabe utzi Arrowverse kontzeptua bera ere eta nola ari den etengabe zabaltzen bai pertsonaia eta baita bere inguruan sortu den unibertsoa. Hau hala izan zedin, eragin berezi izan du pertsonaiak komikitik pantailetara emandako saltoak. 2000-2010 urteen artean ikusi zen batik bat Green Arrow edonolako pantailetan. Hasieran DCren serieetan, gero pertsonaia berari buruzko pelikuletan eta beste hainbat esparrutan ere bai, esaterako bideo-jolasetan.
Irudien jatorria Green Arrow-en dosierra