Günter Grass (1927-2015)
Idazle alemaniar horrek Literaturako Nobel Saria eta Asturiasko Printze Saria jaso zituen 1999. urtean.
XX. mendeko bigarren erdialdean funtsezko idazlea izan zen. Bere lehen nobelak, Latorrizko danborra (1959) izenekoak oso ospetsu egin zuen.
Ospea eta eztabaida izan zituen beti bidelagun, bere Alemaniako historiari lotuta -nahiz eta Danzigen jaioa izan, gaur egungo Polonian- eta batik bat, Waffen-SSko nazien elite unitateko kide izan zela jakin ondoren. Politikarekin konprometitutako gizona izan zen eta bere herriko historia maisuki jakin zuen erakusten.
2014. urteko urtarrilean Grassek adierazi zuen ez zuela nobela gehiago idatziko, adinean aurreratua izanik, ezinezkoa zitzaiolako horrek eskatzen zion denbora planifikatzea.
Günter Grass apirilaren 13an hil zen eta oso obra interesgarria utzi digu; aipatu behar direlarik, lehenago aipatutakoaz gain, honako lan hauek: Katua eta sagua, Hundejahre “Zakur urteak”, Erreboiloa, Batzarra Telgten, Die Rättin«Arratoia», Unkenrufe “Malos presagios”gaztelaniaz,Ein weites“Es cuento largo”gaztelaniaz— Mein Jahrhundert«Nire mendea»,Im Krebsgang, “A paso de cangrejo”gaztelaniaz,edo Beim Häuten der Zwiebel, “Pelando la cebolla”gaztelaniaz,azkeneko hori autobiografia bat daeta hor kontatzen ditubere haurtzaroa, soldadu bezala egindako bizitza eta Benedicto XVI. aita santuarekin izandako harremana.
Duela gutxi gertatu denez bere heriotza, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak haren obra ezagutzera gonbidatzen zaituztete.