Gure Artea 2006

2006/10/19 - 2007/1/5
Komisarioa: Ismael Manterola
Artistak: Miren Arenzana, Itziar Barrio, Charo Garaigorta, Iñaki Gracenea, Ismael Iglesias, Iratxe Jaio|Klaas van Gorkum, Jeleton, Aitor Lajarín, Abigail Lazkoz, Maider López, Mikel Louvelli, Asier Mendizábal, Aitor Ortiz, Juan Pérez Agirregoikoa, Txuspo Poyo, Begoña Zubero
Testuak: Miren Azkarate, Ismael Manterola
Muntaia: Equipo 7
Prentsa oharra:
Gure Artea sariak
Gure Artea sariak Euskadiko arte plastikoetarako sari nazionalak ditugu. Eusko Jaurlaritzak antolatuta, 1982tik ematen ditu, arte plastikoak sustatzea eta bultzatzea xede izanda.
Gure Artea sariak XIX ediziora iritsi dira aurtengoarekin eta 1996ean ezarritako araudiaren arabera, hiru sari berdin emango dira, diziplinen edo baliabideen (pintura, eskultura, argazkia eta abar) arteko desberdintasun egin gabe. Euskadin egun sortzen den arte plastikoa zabaltzea helburu izanda, orain antolatutako erakusketa Gure Artea sariaren lehen pausua dugu, bertan hamasei artisten lanak aukeratu dira erakusketa kolektiboa antolatzeko. Gure Artea sarietako erakusketa Koldo Mitxelena Kulturunean izango da ikusgai urriaren 19tik 2007ko urtarrilaren 5arte. Kolektiba honen artelanen artean sarietako epai-mahaiak Gure Artea sarietako hiru saridunak aukeratuko ditu. 2007. urtean, Eusko Jaurlaritzak hiru saridunen erakusketa monografikoa antolatuko du eta Arabako Artiumen ikusgai jarriko da. Horrekin batera, Gure Artea saridunen erakusketa Euskal Herritik kanpo eramango da hurrengo urtean.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak Ismael Manterola (Zumaia, 1996) EHU/UPVko Arte Ederren irakaslea eta arte kritikoa izendatu du Gure Artea sarietako epai-mahaiburua eta erakusketaren komisarioa, berarekin batera epai-mahaikide izendatu ditu arte munduan izena eta izana duten: Lars Bang Larsen (arte kritikoa) Rafael Doctor ( Leongo MUSAC-eko zuzendaria) eta Rosa Olivares (Exit aldizkariko zuzendaria) jaun andreak.
Gure Artea 2006
Gure Artea sarietako XIX. ediziora Euskadiko 80 artistek bidali zituzten txostenak. Horien artean, epai-mahaiak 16 artisten lanak aukeratu ditu erakusketa kolektiboa osatzeko, lan eta artista horien artean aukeratuko dira Gure Artea sarietako hiru saridunak.
Honako artisten lanez osatu da Gure Artea erakusketa:
- Miren Arenzana (Bilbo, 1965) - Itziar Barrio (Bilbo, 1966)- Txaro Garaigorta (Bilbo, 1964) - Iñaki Gracenea (Hondarribia, 1972)- Ismael Iglesias (Durango, 1974)- Iratxe Jaio (Markina, 1976) Klaas van Gorkum (Delft, Herbeherak, 1975)- Jeleton: Gelen Alcantara (Murcia, 1975) Jesús Arpal (Bilbo, 1972)- Aitor Lajarin (Gasteiz, 1977)- Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972)- Maider Lopez (Donostia, 1975)- Mikel Louvelli (Hondarribia, 1972) - Asier Mendizábal (Ordizia, 1973)- Aitor Ortiz (Bilbo, 1971)- Juan Perez (Donostia, 1963)- Txuspo Poyo (Altsasu, 1963) - Begoña Zubero (Bilbo, 1962)
Erakusketa
Gure Artea erakusketa urriaren 19tik urtarrilaren 5era izango da ikusgai Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko erakusketa aretoan, ohiko ordutegian eta ekimen osagarriekin. Urriaren 19an, arratsaldez, zabalduko da erakusketa eta goiz horretan Miren Azkarate Kultura sailburuak eta Gure Artea sarietako epai-mahaiak saridunen izenak jakinaraziko dituzte.
Erakusketan 2004tik 2006ra bitartean egindako lanak ikusteko aukera izango dugu, beste erakusketa batzuetan aurkeztutakoak batzuek eta oraindik ikusi gabeak besteak.
Aitor Ortizen Muros de luz serieko hiru argazki, Begoña Zuberoren Warszawa serieko lau, Abigail Lazkozen hiru marrazki, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkumen Of marriages and mortgages instalazio berria, Charo Garaigortaren Aeropuertos serieko marrazkiak eta bideoak (azken bertsioa berria izango da), Txuspo Poyoren Ambientes Hostiles 3Dko bideo berria eta bederatzi marrazki, Itziar Barrioren bi animazio, Juan Perez Agirregoikoaren pankarta eta marrazkiak, Iñaki Grazenearen koadro ezberdinez osatutako bi lan, bat berria, Miren Arenzanaren bideoa, Asier Mendizabalen Überbau instalazioaren azken bertsioa, Mikel Louvelliren bi bideo, Maider Lopezen Columnas izeneko instalazioa, Aitor Lajarinen instalazioa, Ismael Iglesiasen pintura eta Jeletonen marrazkiak.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17