Gurekin Maddi Zubeldia
Iparraldea bertan! aurrera doa.
Maddi Zubledia, Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga musikariekin ari izanen da, hauek eskusoinu, gitarra, flauta eta buzuki bezelako musika tresnekin lagunduko dutelarik.
Bere konposaketak izanen dira nagusi, Euskal Herriko zein atzerriko zonbait kantu herrikoi gehituko dituelarik.
Arrats honetarako, martxoaren 21ekoa, zazpi t'erditan alegia, bidaiatxo poetikoa eskainiko digu, irlandar erlaitzetatik abiatu, Mikel Laboa, Jean Renoir, Paco Ibáñez eta Leterekin geldiunetxoak egin, hizkuntza batetik bestera, emozio batetik bestera.