Gutunak Europatik
Datorren ostiralean, irailak 23, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan argazkiz eta bideoz osatutako erakusketa bat zabalduko da: Gutunak Europatik. Erakusketa urriaren 8ra arte izango da zabalik.
Bertan aurkezten diren argazkiek Europako herrietako bigarren belaunaldiko emakume etorkinak erretratatzen dituzte, Danimarka, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia eta Erresuma Batukoak.
Aldi berean, Europako argazkigintza bizirik dagoela nabarmendu nahi da, eta, horretarako, arestian aipatutako lekuetatik datozen sei argazkilariren lanak aurkezten dira. Lan horiek proiekturako berariaz egin dituzte.
Herrialde horiek beren ekonomia eta kultura aniztasunagatik ez ezik beren artean dauden lege eta gizarte politiken diferentziengatik ere bereizten dira.Hala ere, argazkiek protagonista guztien ezaugarri bereziak adieraztea lortzen dute: nolabaiteko egonezina eta ziurgabetasuna, munduari ahal duten moduan aurre egin behar izatearen ondorio dena.Egoera hori, edozein neraberentzat erronka bat bada ere, bereziki neketsua da intimitatea zorrotz zaintzen duten eta familiaz nahiz komunitateaz kanpoko gizarte harremanetarako mugak ezartzen dituzten kulturetatik datozenentzat.
Nerabezaroa ere indarrez datorkigu nor garen galdera, eta, hori dela eta, historia guztietan, aurreko lan trinkoa egin zuten argazkilariek, hartara entseguetako protagonistekiko harreman bat garatzeko, haien konfiantza irabazteko eta nola ekarriko zituzten argazkietara erabakitzeko. Zentzu horretan, esan daiteke argazki horiek egilearen eta bertan agertzen denaren arteko lankidetza estuaren emaitza direla.Nabarmenak dira, protagonisten egoera pertsonal ugariak ez ezik, argazkilarien arteko alde estilistikoak ere.
Erakusketa hau Europar Batasunak Daphne programaren barruan finantzatzen duten Neskak Gora proiektuaren zati da. Komisariotza Limonkraft elkarteak egin du.
Hilaren 23an, ere, Areto Nagusian Neskak Gora proiektuaren aurkezpen batzuk egingo dira, bertan erakusketaren obren autoreak izango dira.