Habiak
‘Habiak’ ez da komiki atera berria, baina atal honetan tartxetxo bat merezi duela uste dugu.
Maite Gurrutxaga ilustratzaileak eta Dejabu papin laborategiko kideek sortutako nobela grafikoa da. Txalapartak argitaratu du. Liburua 2008an estreinatutako Gizona ez da txoria antzezlanean inspiratua dago.
‘Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburu honen ardatza. Maite Gurrutxagaren pintzelek bi protagonisten hasierako aditu ezinen eta hartu-eman gatazkatsuen testigu izango dira. Baina, zuhaitzetako sustraiek hirietako espaloiak zartatzen dituzten gisan, bien iraganek oraina pitzatuko dute, laguntasun istorio hunkigarri bati hasiera emanez. Eskuartean duzuna desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa’.
Gehiago jakiteko:
- Komiki bilakatuta antzezlana (Berria)
- 'Nidos', la historia de un anciano expropiado y su enfermera bosnia (Diario Vasco)
- «Habiak», taula gainetik komiki orrietara salto egin duen lana (Gara)
- Udazken-negurako Habiak (I)(Komikeri)
- Udazken-negurako Habiak (II) (Komikeri)
- El comictario. Habiak-Nidos, cómic vasco de calidad (Pompas de papel)
- Habiak (The Balde)
- Selma eta Anya, Maite eta Vera (Argia)
- Habiak (Arratsean – Euskadi Irratia)
- Liburuaren aurkezpena (Hitzen Uberan - Bideoa)