Hamarreko Top 10
Top 10: The forty-niners + Smax
ECC, 2017
Behar bada serie, liburu zein filmeetan hala spin-offek nola "aurrekoek" / "ondorengoek" gogaitu zaituzte zu ere. Horrek, baina, ez dizu bilduma hau irakurtzen eragotzi behar. Top 10-az ari gara, alajaina!
Edizio honetan hiru atal batu dituzte editoreek.
Alde batetik, Moorek eta Hak Neopolisen jaiotza kontatzen digute. Jada garatua ezagutu dugun hiriaren sorrera, hain zuzen ere; komisaldegia barne. Jatorrizko istorioaren mailari eusten dio. Are, dena oso logikoa da.
Bigarrenik, jatorrizkoan iragartzen zen gertakizunari eusten diote Moorek eta Cannonek: Smaxek jaioterrira itzuli beharra, alegia. Fantasiaren mundua da hura, baina pottoki erraldoi bihotz beheren esperoan bazaude... Umorea eta parodiaren atzetik ematen duena baina askoz gehiago dago.
Hirugarrena istorio laburra da, 2001ekoa. 40. hamarkadako eta garaikide dugun Neopolisak batzen dituena.
Oraingo honetan ere, hiru ataletan berdin, komikiaren eta kultura popularraren etengabeko aldarria egiten dute autoreek. Hori ere bai. Izan ere, atal guztietan zehar agertzen diren detaileak, marrazkiak, hitz-joku, "handik pasatzen zirenak", eta abar zerrendatuko bagenitu, entziklopedia bat izango genuke.
Hori dena deszifratzen ausartzen denik badago. Adibidez, saiakera hori egiten dute hemen bilduma honen azken istorio laburrerako: Deadfellas-erako (gazteleraz "uno de los muertos".
Top 10 harrigarria da. Benetan top-a. Ez du axola zein ataletaz ari garen. Hala da.
D. Zapirain