Harriet etxearen komiki berrien aurkezpena
Harriet argitaletxeak udazken honetan aterako dituen lanen aurkezpena egingo du Koldo Mitxelenako Aretoan azaroaren 15ean.
Bertan bi komiki eta linea berri bat aurkeztuko ditu.
Lehena, Harrieten komikien artean ezaguna den Duhamel komikigilearen ale berria da: ‘Inoiz ez: E eguna’ euskaraz zein gazteleraz aterako da aldi berean eta aurreko alearen jarraipena da. Bertan Normandiako herri txiki batean agure bat etxetik botatzeko saiakera bat da akzio nagusi eta egoerari buelta emateko Madeleine eta bere etxea erromesaldi toki bilakatuko dira.
Bestalde, Harriet argitaletxeak manga munduari leihoa zabaldu eta bide berria urratuko du ‘Kabe’ izenburupean. Bertan mangak euskaraz argitaratzeari ekingo dio eta lehen alea ere aurkeztuko dute: Tomomi Usui komikigilearen ‘Cube arts’ seriearen lehen alea. Zuzenean japoniarretik euskarara ekarritakoa da manga hau eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar da.
Koldo Mitxelena Liburutegia - Azaroak 15, 12:00tan