Harrotasuna, gurea
Duela 50 urte, 1.969ko ekainaren 28an Nueva Yorkeko poliziak Stonewall Inn deituriko taberna batean sarekada zakar bat gauzatu zuen. Taberna joera sexual baztertua zuten pertsonen artean ezaguna zen euren sexualitatea aho-betean adierazi eta bizi ahal zezaketen espazio gutxietako bat baitzen. Gertaera honek bat-bateko erreakzio eta protesta biolentoak eragin zituen eta lehen aldiz Estatu Batuetako LGTBI komunitatea bere oinarrizko eskubideak zapaltzen zituen sistemaren aurka altxatu zen. Ordutik, gertakari hauek gogora ekartzeko eta genero-identitareari loturiko eskubideak aldarrikatzeko ospatzen da urtero Harrotasunaren Eguna.