Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna eta Elena Odriozola
Apirilak bian Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna, baita Hans Christian Andersen sariaren banaketa ere. Aurten nominatuen artean Elena Odriozola ilustratzailea dago
Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna eta Elena Odriozola
Begiekin jan egiten dugula esaten da, eta gure begien bidez ikasi, irakurri, gozatu... denetarik egiten dugu. Irakurketara hurbiltzeko ere gure lehen tresna begia izaten da. Begien bidez jasotzen ditugu irudiak, mezuak, marrazkiak, formak eta marrak. Haur literatura, ipuina edo ilustrazio liburu bezala bihurtu dira ezagun harribitxi hauek.
Gehienetan irudi handiak izaten dituzte, orri osoa hartzen duten irudiak izan ohi dira, beste batzutan berriz, irudi txikiak bata bestearen gainean, barnean edo mila modutan jasoak...
Eta irudi bidez sartzen dira gure burmuinean. Hasieran guraso baten ahotsa lagun dutelarik, oraindik guk geuk irakurtzen ikasi aurretik... Gerora letra larriz zein txikiz, baina esaldi laburrak dauzkaten lanak erabiliko ditugu lehen hizkiak irakurtzen ikasi orduko, eta gerora ere bai, bizitzan zehar askotan gozatuko dugu liburu ilustratu baten goxotasuna, erraztasuna edota sakontasuna ulertu nahian hitz zein irudi bidez.
Garrantzi handia, marka sakona uzten duten horietakoa dute liburu hauek. Tartean oso ezagunak diren betiko ipuinak jasotzen dituztenak, esaterako Ahatetxo itsusia edo Sirenatxoa bezala. Hain sonatua izan zen Hans Christian Andersenen ipuinak izan ziren askok jaso genituen lehenengotarikoak. Eta bere izena darama gaur egun, haur eta gazte literaturan nobel sariekin parekatu daitekeen sari sonatuenak: Hans Christian Andersen Saria.
Urtero ospatu ohi da 1956az geroztik sari hau, haur eta gazteen literaturaren egunaren karietara. Apirilaren 2an jaio zen H.C. Andersen eta bere omenez sortu zen egunaren izendapena eta saria. Hasieran idazleentzat soilik izan bazen ere, berehala, 1966 urtetik aurrera, ezarri zuten ilustratzaileei dagokien saria ere.
Aurten, 2024an, Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra izan da nominatuetako bat, 33 herrialdetako 59 artistaren artean. Bere lanaren dosierra ere argitaratu du IBBY erakundeak. Elena Odriozola aurrez ere saritua izan da, esaterako, Euskadi Saria 2009 eta 2013an, Ilustrazio Sari Nazionala 2015ean eta Bratislavako bienalean urrezko domina ere eskuratu izan ditu. Gaur egun, ilustrazio lanetan zein editore bezala dabil lanean Modernas El Embudo argitaletxean.
Haur eta gazte literaturaren eguna beraz, guztiok, adin orotakoek gozatzeko moduko eguna era izan dadin, hemen baduzue zerrendatxo bat KMK Liburutegian gozatzeko.