Haurrentzako tailerrak
Arte garaikidera hurbiltzeko modu ezberdinak, parte-hartzaileak eta ludikoak sustatu asmoz, Amable Ariasen Kaosari eta zoriari forma erakusketarekin lotuta haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditugu.
Pasa den martxoaren 9an egindako Amable eta gu tailerrean erretratua landu genuean. Parte-hartzaileek, artistaren metodologia, imajinarioa eta teknikak imitatuz, irudi berriak sortu zituzten, berezkoak, ezagunak batzuetan eta esperimentalak besteetan. Lan guztiak biltzen zituen liburuxka egin eta amaitutakoan etxera eraman ahal izan zuten.
Tailerrak aurrera jarraituko du larunbata honetan, maiatzak 11, arratsaldeko 17.00etan.
Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.
943 112 756 / 669 630 882