Hedatzen ari den artista bat
Hedatzen ari den artista. Horrela esaten dio Javier San Martinek erakusketaren katalogorako prestatu duen testuan. Jose Antonio Sistiaga da hedatzen ari den artista hori, nor bestela. Hedatzen ari den artistak, Koldo Mitxelena Kulturunean jarriko du erakusgai bere lana, lan nasaia. Udan zehar egongo da Jose Antonio Sistiagaran iragana, egungoa eta agian geroa ezagutu nahi dutenentzat.
Hedatzen ari den artista, hausnarrean lorategi irudikatu batean.