Henning Mankell
Urriaren 5ean zendu zen Henning Mankell (1948-2015), egungo egile irakurrienetako bat, berrogei hizkuntzatara itzulia, eta idatzi zituen polizia eleberriei esker ezaguna batik bat, Kurt Wallander komisarioa protagonista dutela; gainera antzerki lan eta haurrentzako kontakizun asko idatzi zituen, hori guztia ahulenen aldeko izan zuen konpromisoa ahaztu gabe. Gaur, liburutegian atondu dugun txokoan, bere lanak hurbil izango dituzu.