Herri Ixilean. Jon Cazenave
2011.04.06 - 2011.05.07
“Herri Ixilean", Jon Cazenaveren bidaia, abizenaren sustraien bila
"Herri ixilean"erakusketaren asmoa Cazenave abizenaren jatorrian oinarritzen da, izan ere, Gaskoia izanik, Ipar Euskal Herrian oso hedatua da.
Jon Cazenave argazkilari donostiarra Iparraldean barna ibili da eta bidai honen 30 irudi, xuri-beltzez, eskaintzen dizkigu. Argazkilariak iluntasunean ikusi du argia, gure Iparraldearen beste ikuspegi bat ezagutzeko aukera emanez.
Biarnoan, Salies-de-Béarn herriko "Cazenave" auzoan abiaturik, Zuberora joan dan Junes Casenave apeza eta euskal idazle jakintsunarengana. Probintzia honen errealitatea eta ohidurak nolabait bereganaturik, Nafarroa Beherea eta Lapurdi zeharkatu ditu, abizen bereko pertsona batzuk ezagutuz.Bakardadean ingurumenarekin hizketan, argazkilariak Iparraldearen bizimuina nahi izan du hunkitu. Nolabait "Cazenave" arrotz bat euskaldunen lurrean txertatzea eta Euskal Herriaren parte senditzea lortu du.
“Nire abizena, Cazenave, jatorriz gaskoia da, baina oso hedatua da ipar Euskal Herriko hiru probintzietan. Nire asmoa, irudizko bidaia bat proposatzea izan da: ez edozein bidaia, baizik eta nire arbasoek, Biarnotik – euren sorterria- abiaturik, ipar Euskal Herrian zehar egin zuten bidaia, itsasora iristerakoan. Interesa, jatorri horien aurkikuntzan baino, gehiago oinarritzen da Iparraldean zehar eginiko bilaketan.Bidean, nire abizena duten pertsona batzuk ezagutu ditut, herri hau ezagutzen lagundu nautenak.Hamendik aurrera, nire historio propioa egin dut, lurraldeari hertsiki lotuta”.
Maitzaren 7a arte hartuko du Ganbara Herri Ixilean erakusketak eta hemen egon aurretik, Getxon ere izan zen ikusgai, Iparra galdu gabe 2010 jardunaldien baitan.
Jon Cazenave (1978, Donostia), lanbidez ekonomilaria da. 2006an erabaki zuen bihurgune bat hartzea eta argazkigintzan aritzea.
Hasieratik argazkigintza dokumentalarekiko interesa zuela, lehen Magnum Workshop-ean parte hartzeko hautatua izan zen eta Pep Bonet (NOOR Images), Christopher Anderson edo Paolo Pellegrin (Magnum Photos) argazkilariekin ikasi zuen.
PDN Photo Award saria lortzeak ospea eman zion bere lanari. 2008an, Gervasio Sánchez-ek zuzendutako Albarracin-eko Argazki-kazetaritza Mintegiko Beka hartu zuen eta 2009an, Talent Latent SCAN festibalerako izendatua izan zen.
Bere lana El País, Interviú, El Diario Vasco, Newsweek eta The Boston Review bezalako hedabideetan argitaratua izan da.
Gaur egun, euskal herritarrei buruzko epe luzerako proiektu bat darama.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04