'Hezkuntza dantzan' hitzaldia
Gaur, arratsaldeko 7:30tan, erakustaretoan, ‘Biblioteka eta jakintza. Artxiboak, mutazioak, konfigurazioak' izeneko erakusketaren barruan, KOLDO MITXELENA Kulturuneak antolatutako ‘Nondik norako kultura. Kulturarekin harremanetan jartzeko modu berriak’ hitzaldi sortaren hirugarren hitzaldia ospatuko da. Haizea Barcenilla, eta Zaramari eta Artaziak kolektiboak izango dira hitzaldia honen edukiak prestatu dituztenak. Hitzaldiaren izenburua ‘Hezkuntza dantzan’ da.
Azken urteetako mezu zabaldua da teknologia berriek gure bizitzeko eta elkarrekin komunikatzeko modua eraldatu egin dutela. Egia da orain konektatuak bizi garela, interneten bilatzen ditugula galdera guztien erantzunak, eta ondoko pertsonarekin ez dugula hitz egiten milaka kilometrora dagoen lagunarekin whatsappean gabiltzalako. Komunikazioa ez ezik, gure bizitzeko 2.0 moduak beste ideia batzuk ere eraldatu ditu: partekatzearena, parte-hartzearena, komunitatearena.
Bitartekaritza izango da hitzaldi honen gai nagusia, bitartekaritza beti izan baita kultura eta gizartea lotzeko bide ezinbesteko bat. Hala ere, askotan bitartekaritza horren inguruko gogoeta bat faltan bota daiteke, modelo tradizionaletan erorita, medioek mezuak ere igortzen baitituzte. Gogoetarako kapazitaterik gabeko subjektu pasibotzat hartzen bagaituzte, kultura aldagaitza eta arrotza aurkezten zaigu. Zaramari, hiria, berrikuntza eta sormena aztertzen duen taldea; eta Artaziak, dantzaren inguruan sortu dituzten programen berri emango digutenak izango dira bitartekaritza eta hezkuntza oso modu desberdinetan planteatzen duten bi kolektiboak. Haizea Barcenilla, ziklo honetako koordinatzailea bere iritziak era eskainiko ditu hitzaldi berri honetan.
Nahiz eta, hitzaldiaren izenburua euskaraz egon, hitzaldia gaztelaniaz da.