Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea
Apirilaren 22tik 28ra ospatuko da
Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea
2001ean, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainaren ekimenez, Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HMKA) egitea erabaki zen apirileko azken astean, hezkuntzarako eskubidearen alde lan egiteko helburuarekin.
Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainaren jarduera esanguratsuenetako bat da, eta 4. GJHan oinarrituta bideratzen da: “Hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa izateko eskubidea mundu osoko pertsona guztientzat”.
Aurten, joan den astelehenean, apirilak 22, hasi zen, eta igandean, apirilak 28, amaituko da. Gainera, 16. GJHa landuko da: "Gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, herritar guztiei justiziarako sarbidea erraztea eta erakunde eraginkor, arduratsu eta inklusiboak sortzea maila guztietan”.
Horregatik guztiagatik, gorroto-diskurtsoak, desberdintasunen onarpena eta gatazken konponketa azpimarratuko dira, hezkuntza-komunitate osoa (ikasleak, irakasleak, familiak eta, oro har, herritarrak) gizarte- eta kultura-egiturak aldatzeko gai izatera bideratutako hezkuntzaren bitartez.
Ekimen honetan lan egin nahi baduzu, ez izan zalantzarik KMK Liburutegiko katalogoan sartzeko, esteka honen bidez: Hezkuntza. Aurkituko duzunaren lagin bat erakusten dizugu.