Hi, zertan ari haiz?
Kulturari erasaten dioten hainbat krisiri krisialdi pandemikoa gehitu zaie orain. Hausnarketa sakona eragin duen haustura-elementu bat izan da.
Gipuzkoako Foru Aldunditik, gure K bulegoak azterketa kuantitatiboak eta kualitatiboak egin ditu, eta horiek agerian utzi dute –modu argiago eta nabarmenagoa batean– kultura arloan lan egiten dutenen egoera. Horrek guztiak planteamendu berrietara eraman gaitu; Piztu Kultura ekimena dugu horren adibide.
Panorama horren aurrean, galdera hau ulermen faltaren paradigma izan liteke:
Hi, zertan ari haiz?
Bi egun eman nahi ditugu hizketan eta erantzunak bilatzen, kultur sorkuntza eta hark sortzen duen enplegua aztertuz, lau ikuspegi espezifiko landuz:
- Merkatua: Gipuzkoako kultura sektoreko merkatuaren eta haren potentzialtasunen diagnostikoa eginez.
- Produktua: Gipuzkoako eragileek beren burua berrasmatzeko bilatu dituzten moduak ezagutuz.
- Legezko egitura: Gipuzkoan sortzen dutenek dituzten eskubideak ezagutzeko eta aldarrikatzeko beharraren inguruan lan eginez.
- Publikoak eta bezeroak: Gipuzkoan interakzioa errazten duten tresnak bilatuz.
Bi egunez, programa zabal baten bidez, kultura eta enplegua hizpide izango dituzte hainbat adituk eta arituk, elkarrizketa eta eztabaida guneak irekiko dira, eta ikastaroetan murgildu eta praktika onak ezagutzeko aukera izango da.
Marina Garcesek dioen bezala… "Etorkizuna ondo irudikatutako oraina baino ez da".
Xehetasun gehiago
Izena emateko epea aurki zabalduko da. Galderarik baduzu, berriz, jo helbide elektroniko honetara (gipuzkoakultura@gipuzkoa.eus) edo telefono zenbaki honetara (943 11 33 43).
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27