Hip Hip Urri!, kultur aisialdia familian
Hip-hip Urri! Donostian sortzen den ekimen bat da, Europako beste hiri batzuetan ospatzen den October Children proiektuaren barnean kokatua. 6-14 urte bitarteko haurren eta beraien familien kultur aisialdira zuzendutako europar proiektua da, eta urriko asteburuetan burutuko da nagusiki.
KOLDO MITXELENA Kulturuneak ekimenarekin bat egin du eta larunbata honetan, urriak 5, haurrentzako bi tailer eskainiko ditu (H)istorio konparaezinak erakusketari lotutua.
Tailerren aurretik erakusketaren bisita laburra egingo dugu (30 min.), tailerren testuingurua ulertzeko eta gure historiaren eraikuntza inkontzientearen, gure identitatearen eta gure espazioaren inguruan gogoeta egiteko
1. tailerra (12:00). Nortasuna.Taldeka, koloreak eta formak landuko ditugu, eta horren emaitza gisa logo bat aterako dugu, gu irudikatzen gaituen intsignia edo bandera izango dena.
2. tailerra (17:00). Kokapena.Familien beharretara egokitutako etxe bat diseinatuko dugu; nortasunaren tailerrean egindako bandera batek irudikatuko ditu.
Erreserba:
T. 943112756
kmbisitagidatuak@ereiten.com
Aretoa irekita dagoen ordutegian: 11:00-14:00 / 16:00-20:00
- Tailerretan partehartzeko bakoitzean matrikulatu behar da. Baterako edo bietarako matrikula egin behar da.