Hiri fikzioak
HIRI FIKZIOAK erakusketa honek komikia erdigunean duten bi bilduma berezitan du iturburua: Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundia bilduma eta Julián Armendáriz bilduma.
HIRI FIKZIOAKerakusketak komikiari kultura produktu den aldetik heltzen badio ere, ez da komikiari buruzko erakusketa bat. Izan ere, beste arte manifestazio garaikide batzuei ere heltzen die: komikiaren estetikaren herentzia dutenei eta komikiaren hizkuntza baliabideak nabarmen erabiltzen dituztenei. Zentzu horretan, izan dira arkitektoak eta artistak, bereziki 60ko eta 70eko hamarkadetan, hiriarenak ekartzeko, irudia modu berezian erabili dutenak, komikiaren hizkuntzaren eta ahalmenen eraginpean nabarmen. Marrazkiaren teknikez gain, berriki teknologia digitalak sartu dira, eta horrek asko zabaldu ditu komikiaren aukerak.
HIRI FIKZIOAK bildumak irudia kokatu egiten du, hiriaren arabera, hiriarenaren arabera, eta, binetatik abiatuta, hirien zenbait errealitate sozialen inguruan eratzen den diskurtso zabal batera garatzen da
Erakusketa honetan honako hauek dira ikusgai:
Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundia bildumaren komiki aukeraketa.
Julián Armendáriz-en bildumaren komikietarako jatorrizko marrazkien aukeraketa.
Winsor McCay eta Moebius-en jatorrizko marrazkiak, bilduma pribatu batena.
Anouk de Clercq, Archigram, Francesc Ruiz, Javirroyo, Judas Arrieta, Pia Rönicke, Pushwagner, Simon Faithfull, Txuspo Poyo eta Abarrots-en arte instalazioak.
El Topo HIRI FIKZIOAK erakusketarako bereziki egindako komikia da. Bertan, Ruizek bilaketa bat egiten du Donostiako inguruetan, zehazki Lasarte eta Hendaia lotzen dituen trenean. El Topo lau orrialdeko komikien zerrenda bat da. Lana burutzeko, Ruiz zenbait egunetan zehar ibili zen tren horretan bidaiari. Instalazioan, komikiaren ondoan, trenaren geltoki batzuetako izen-seinaleak agertzen dira marraztuta.
Erakusketaren komisarioa: Neus Miró
2011ko urriaren 27tik 2012ko urtarrilaren 28ra