Hiriko fikzioak
2011ko urriaren 27tik 2012ko urtarrilaren 28ra
Komikia, ez da zalantzarik, kultura produktu emankorra da oso, eta XX. mendearen bigarren zatitik hona, eraginik handienetako bat duena ikonografian.
HIRIKO FIKZIOAK erakusketa honek komikia erdigunean duten bi bilduma berezitan du iturburua: Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundia bilduma eta Julián Armendáriz bilduma. Lehenengoan, komikiak eta haiekin zerikusia duen guztiak bildumaren zati handi bat betetzen dute; bigarrena, berriz, eklektikoagoa eta heterogeneoagoa da, eta, bertan, komikia kultura garaikidearen irudia osatzeko ezinbesteko elementu gisa agertzen zaigu.
Komikien ekoizpenak bi ezaugarri ditu, XX. mendearen hasieran jaio zenetik aurrera: batetik, kultura produktu berezia bihurtzen duen hori, hots, irudiak eta testua sartzea espazio sekuentzia batean. Orrialdean, irudiak eta testua sare baten bidez banatzen dira, eta horrek antolaketa zatikatu bat dakar. Begirada mugikorra eta arina eskatzen du, zeina orrialdean barrena mugitzen baita, hirian barrena flâneur bat mugitzen den bezala. Bestalde, komikia hirian sortu zen, eta hasieratik bai istorioek, bai pertsonaiek, hiri ingurua islatu dute, oraingoa batzuetan eta balizko etorkizunekoa besteetan.
HIRIKO FIKZIOAK erakusketak komikiari kultura produktu den aldetik heltzen badio ere, ez da komikiari buruzko erakusketa bat. Izan ere, beste arte manifestazio garaikide batzuei ere heltzen die: komikiaren estetikaren herentzia dutenei eta komikiaren hizkuntza baliabideak nabarmen erabiltzen dituztenei. Zentzu horretan, izan dira arkitektoak eta artistak, bereziki 60ko eta 70eko hamarkadetan, hiriarenak ekartzeko, irudia modu berezian erabili dutenak, komikiaren hizkuntzaren eta ahalmenen eraginpean nabarmen. Marrazkiaren teknikez gain, berriki teknologia digitalak sartu dira, eta horrek asko zabaldu ditu komikiaren aukerak.
HIRIKO FIKZIOAK bildumak irudia kokatu egiten du, hiriaren arabera, hiriarenaren arabera, eta, binetatik abiatuta, hirien zenbait errealitate sozialen inguruan eratzen den diskurtso zabal batera garatzen da.
Artistak: Abarrots, Archigram, Judas Arrieta, Anouk De Clercq, Simon Faithfull, Javirroyo, Txuspo Poyo, Pushwagner, Pia Rönicke, Francesc Ruiz...
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04