Hiru ez, bi izkina

Gainera, uzta horretan bildutako aleak izaera ugaritakoak dira. Hau da, estilo aldetik ugari.
Horregatik, kopurua ez ezik, aniztasun estilistikoa da nabaritu beharrekoa, gure uste apalean.
Horrela, nahiz eta merkatuaren tamaina txikia izan, susperraldi edo berpizkunde honetan euskal komikia normalizatua agertzen da estilo aldetik bai eta arte adierazpen gisa ere. Alabaina, txikitasuna indargunea bilakatu beharko zela pentsatzen dugu, gertutasunak elkarren ezagutza eta komunikazioa, ondorioz merkaturatzea, erraztu beharko zuelakoan.
Testu inguru honetan, aukeratu ditugun bi aleak egoera honen isla dira. (Euskal kulturaz ari garenez, "egoera positiboaren isla positiboa" zehaztuko dugu).
Bestetik, Garazi Albizua santurtziarrak Iruñeako Denonartean etxean argitaratu "Kemena" dugu. Istorio sortak, arrapaladan kontatuak. Poztekoa da, oso, mota honetako lanak euskaraz topatzea. Forma, hizkera eta generoaren aldetik gero eta zabalagoa den komikia egiteko modua ekarri du Albizuak gurera. Haur kutsuak duen marrazkiaren atzean zerbait gehiago dagoela ematen du aditzera; tentsioan jartzen du honek irakurlea; ezinegonean bustita. Xalotasunak istorio indartsuak ezkutatzen ditu, elkarrekin uztartuak. Amaitutakoan izenburua gogoratuko duzu.
Dstr.