Historia gehiago
Sortu berria den "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historiarlari Elkarteak "Gipuzkoako Historiaren aurpegi berriak" izena duen hitzaldi sorta aurkezten du.
Utero ospatuko den hitzaldi sorta honen helburua ikerketa historikoaren plazaratzea da, hau da, publiko orokorrari aukera eman maila akademikoan egiten diren ikerketa historikoak ezagutzeko.
Datorren asteazkenean, hilak 25ean, Estibaliz González Dios-ek honako hitzaldia emango du:
Las comunidades de aldea en la Gipuzkoa del Antiguo Régimen
Behe Erdi Aroko Gipuzkoaren lurraldetasun prozesuaren ondoren, hiribilduek lurraldea zuzendu eta bere menpe geratzen zen eremua antolatu zuten. Bertan komunitateak, herrixkak eta beste zenbait leku aurki ditzakegu, agian Aro Berrian zehar populaketa gutxi izan zutenak, baina hibilduen jurisdikzioen zati handi bat osatzen zutenak. Ezaguna da erakunde hauen aniztasuna eta tokian tokiko berezitasunak, baina horrek ez du esan nahi berdintasunik ez zegoela, kultura amankomun batean oinarritua, beren lurraldeei, jurisdikzioeim komunitateei, ohitureei eta auzokotasunari esanahi berezia emanez.
Estibaliz González Dios Deustuko Unibertsitatean Historian lizentziaduna da, Kultur Ondasuna espezialitatearekin, Euskal Herriko Unibertsitatean doktoratu zen, Aro Berriko Historian. Doktoradutza titulua eskuatzeko irakurritako tesiak “Comunidades, vecindad y comunales en Gipuzkoa durante la Edad Moderna” du izena. Deustuko Unibertsitatearen laguntzaile bekaduna 2000/2001 eta Eusko Jaurlaritzaren doktoregai bekaduna 2002/2006 izan da. 2007tik aurrera Eusko Ikaskuntzaren Euskomedia Fundazioan aritzen da.