Auschwitzetik haratago Liburutegian: historiaren lekukotza komikiaren bidez
Témoigner : entre histoire et mémoire
109. zenbakia: ‘La bande dessinée dans l’orbe des guerres et des dénocides du XXe siècle’
Komikien abantailetako bat, jorratu daitezkeen gaien eta tratamenduaren aberastasuna da. Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai dagoen Auschwitzeko kontzentrazio esparruari buruzko erakusketaren harira, gerra eta genozidio testuinguruetan, komikiak izan duen presentzia eta tratamendua errepasatzen duen lan bati erreparatzea interesgarria iruditu zaigu.
Fondation Auschwitz-en “Temoigner” aldizkariak, 2011. urtean plazaratutako 109. zenbakian, gai horri buruzko hausnarketa egin zuen. Artikulu zientifiko desberdinez osatutako alea dugu honakoa, eta gai desberdinak lantzen dira bertan, beti ere XX. mendeko historiaren gertakari latzak erreferentziatzat hartuta.
Komiki eta guda-genozidioen bi alderdi jorratzen dira. Aldizkariaren lehenengo zatian, komikia propaganda gisa erabili zutenak ikertzen dituzte, bereziki Bigarren Mundu Gerraren baitan, Frantzia, Erresuma Batua eta Herbehereetan erregimen zapaltzaileen alde egin zuten editoreen papera errepasatuz.
Bigarren zatia, ordea, komikigileek gertakariak orainaldira ekartzeko duten ahalmenean eta honek memoria kolektiborengan duen garrantzian jartzen du arreta. Besteak beste, Lehenengo eta Bigarren Mundu Gerra, Armenia, juduak, Kanbodia edo Ruandako genozidioak ardatz gisa hartuta, hauek geroago komikietan izandako adierazpen eta irudikapenak lantzen dituzte.