(H)Istorio konparaezinak. Bisita gidatuak eta tailerrak
Ondoren proposatutako jarduerak erakustaretoko ohiko ordutegian burutuko dituzte, dinamizazio zerbitzu honetaz eta jendearen arretaz arduratu ohi diren Ereiten Kultur Zerbitzuakeko langileek. Koldo Mitxelena Kulturuneak eskaintzen dituen zerbitzu guztien moduan, jarduera guztiak doakoak dira eta euskaraz zein gaztelaniaz izango dira.
Publiko orori zuzendutako bisita gidatuak eskainiko ditugu, aurreko erakusketatan bezala. Hauek, ahal dela erreserba bitartez burutuko dira, erakustaretoko ohiko ordutegian.
Gainera, 6 urtetik gorako umeak dituzten familiei zuzendutako Etxeko Historia izendatu dugun tailerra ere eskaini nahi dugu hilean behin. Lantegiaren dinamikak bi umeko heldu baten presentzia ezinbestekoa egiten du.
Erakustaretotik bisita labur bat egin ostean (30 min), hezitzaileak, gako batzuk emango dizkie parte-hartzaileei, honela, tailer bakoitzaren amaieran, ikusitakoaren eta norberaren bizipenen artean loturak eginez, emaitza plastiko bat lortuko dute. Hiru multzotan banatutako sei tailerren bitartean, osotasuna lortzen saiatuko gara.
Etxeko Historia: Kokapena. Abuztuak 17, larunbata (12 etan edo 17 etan)
Etxe, bizileku edo gordeleku bat diseinatuko dugu barrutik eta kanpotik, bakoitzak gehien gogoko duen eran, eta familia bakoitzaren beharrizan imaginarioen arabera. Etxe hau diseinatzeko baldintzak bi izango dira; familiarentzako egokitua egotea eta nortasuna tailerrean sortutako banderatako batek errepresentatzea
Etxeko Historia: Kontakizuna. Irailak 14, larunbata (12 etan edo 17 etan)
Istorio bat eratuko dugu taldeka, eta hau azaleratzeko moduak ugariak izango dira; marrazkia, txotxongiloak, antzerkitxoa, ipuina...Talde bakoitzari bandera bat eta gordeleku/etxe bat egokituko zaio. Parte-hartzaileak aurrean duena eta bizipen pertsonalak elkartuta, lotura eman beharko dio istorioari.
Oharra:Arteari edo landuko diren teknikei buruzko jakintza ez da beharrezkoa.
Izen-ematea, kmbisitagidatuak@ereiten.comedota 943.112.756telefonoan egin beharko da erakustaretoko ohiko ordutegian, asteartetik larunbatera 11:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra. 15 pertsonako edukiera izango dute tailerrek.