Hitz berriak, kontzeptu berriak
Bitxia da, arrotza egiten zaigu… baina gehien erabiltzen den hitza da…,Wikipediak gaztelaniaz “financiación en masa” bihurtzen badu ere. Eta horixe da crowdfundina, proiektu baten inguruan ekarpen boluntarioak biltzea.
Eta crowfundinaren inguruan, Donostiako I. Crowdfunding Foroa egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean, Madrilen eta Bartzelonan egindakoen arrastoari jarraituz. Ekitaldi hori antolatzen duen eta El activista transmedia proiektuan murgilduta dagoen Donostia Films ekoizpen-etxeak esaten digunez, “foroaren helburua da Euskal Herrian parte hartze, kudeaketa eta ekoizpen eredu hori zabaltzea”.
Horretarako, gure artean izango dugu Sandy Lieberson, Blade Runner, Star Wars, Thelma & Louise edo Alien bezalako filmeen ekoizle eragilea, azken urteotan irakasle lanetan aritu dena National Film & TV Schoolen, Berlineko Talent Campusen eta Kubako Escuela Internacional de Cine y TV de San Antonio de los Bañosen. Verkami, Goteo eta Fandyuko jendeak ere beren crowdfundineko plataformak aurkeztuko dituzte, eta ez dira faltako, noski, finantzaketa sistema horrekin martxan dauden proiektuen esperientziak, hala nola El Cosmonauta edo El Activistaren esperientzia narratiboa.
Zalantzarik gabe jardunaldi interesgarria izango da eta, finantzaketa eredu berria bezalaxe, nahi duen guztiarentzat irekia egongo da.
osteguna, 30. ekaina 2011, 16:00 - 18:00
{jcomments on}