Hitzak konektatuz, kulturak konektatuz
Ikasturte honetako zure asmoa ingelesa hobetzea, italiera ikastea edo eskolan ikasitako frantsesa berriz ere hartzea bada, KMK Liburutegitik gu bisitatzera eta hizkuntzak ikasteko dugun funts anitz eta zabala ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Hitzak konektatuz, kulturak konektatuz
Mailegu-mahaitik gertu kokatuta dagoen hizkuntzak ikasteko atalean, hainbat hizkuntzari buruzko materiala aurkituko duzu: euskara, gaztelania, txinera, italiera, frantsesa, alemana, ingelesa, errusiera, arabiera edo baita esperantoa ere. Bi mila dokumentu baino gehiago, 3 astez maileguan eraman ahal izango dituzunak, besteak beste:
- Testu liburuak. Gramatikako eskuliburuak eta liburuak, hainbat hizkuntzatan eta mailatakoak.
- Elkarrizketa-gidak eguneroko egoeretarako baliagarriak diren esaldiak eta hiztegia ikasteko baliabide ezin hobeak.
- Audioliburuak eta multimedia-materiala. Gure ahoskera eta entzumena hobetzeko modu bikaina, hainbat hizkuntzatako istorioez gozatzen dugun bitartean.
- Hiztegiak eta eta glosarioak. Beti beharrezkoak, ezta?
- Aldizkariak eta egunkariak. Herrialde ezberdinetako kulturan eta gaurkotasunean murgiltzeko aukera, irakurketan ere aritzen garen bitartean
Zalantzarik gabe, hizkuntza baten errealitatean murgildu ahal izateko ezinbestekoa da herrialde horren historia eta kultura ere ezagutzea. Hori dela eta, gramatika eta konjugazioaz haratago, KMK-n irakurketa graduatuetaz ere gozatu ahal izango duzu, baita literaturaz jatorrizko hizkuntzan ere eta, nola ez, musika eta zinema jatorrizko bertsioan. Zinema eta istorio interesgarrien bitartez, beste hizkuntzetaz gozatzeko aukera ederra. Émile Zola edo Annie Ernauxen obrak irakurtzea, Edith Piaf edo Zazen musika entzutea eta Jean-Luc Godard edo Agnès Vardaren istorioez gozatzea bada, adibidez, Frantziako kulturan murgiltzeko aurekera paregabea. Guzti hau eta askoz gehiago zure eskura dago KMK-ko Liburutegian, Errege-Erregina Katolikoen kaleko 16. zenbakian.
Hemen dituzu literatura-proposamen graduatu batzuk:
Baita zinemaz gozatzeko karteldegi interesgarri bat, jatorrizko hizkuntzan:
Zatoz Liburutegira eta gozatu hizkuntza berriak ikasiz. Batek daki, agian zure hurrengo kafea italieraz eska dezakezu!