Hitzaldiak: Zergatik jarraitzen du krisi ekonomikoak?
Hitzaldiak Jesus Garmendia Ibáñez-en kargura gure Areto Nagusian.
Jesus Garmendia Ibañez UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Egitura Ekonomikoko irakaslea da. “Integrazio Politikoa eta Batasun Ekonomikoa Europar Batasunean Unibertsitate Masterraren” ibilbide ekonomikoa koordinatzen du. Baita ere “Europar Batasuneko Giza Eskubideen” ikerketa taldearen kidea da.
Maiatzak 18: "El fracaso de las políticas aplicadas". Gaur egungo krisi ekonomiko finantzieroaren izaera aztertuko da, eta, bide batez, hura konpontzeko erabili den politika ekonomikoak zertan huts egin duen ikusiko da.
-Aurkezpena
-2008. eta 2015. urte bitartean aplikatu den politika
-Gaur egungo krisian aurrera eraman den politika monetarioaren eraginkortasun eza
-Aplikatutako politikaren emaitzak
-Emaitza
Maiatzak 19: "No siempre es bueno que bajen los precios". Aplikatutako neurrien ondorioz munduko ekonomiak hartu duen deflazio bidea aztertuko da, bertan sartuz gero oso zaila bailitzateke hortik ateratzea; eta hori saihesteko beharko liratekeen neurri bateratuak ipiniko dira mahai gainean.
-Aurkezpena
-Aplikatutako politika deflazionista izan da
-Prezioak jaistea ez da beti ona
-Deflazio-joera
-Neurri egokiak adostekozailtasuna
-Emaitza
(Hitzaldien hizkuntza: gaztelania)