Hitzaldien zikloa: Arkitektura eta lurraldea
Arkitektura eta lurraldea
Gipuzkoako arkitekturaren ikuspegi bat erlijioaren,
industriaren, bizilekuaren eta babeslekuaren ikuspegitik
Azken aldi honetan, ondarea, batik bat arkitektonikoa, modan jartzen ari da. "Aurkikuntza" horren arrazoietako bat izan liteke biztanleria ohartu egin dela kultur ondareko parte diren eraikin eta bestelako elementu asko desagertzen ari direla poliki-poliki.
Egoera horretaz jabetuta, herritarrak dira, bai banaka eta bai elkarteetan antolatuta, Administrazio Publikoari ohartarazten diotenak zer nolako tratamendua ematen ari zaion ondareari kasu puntualetan.
Ondorio negatibotzat hartzen diren jokabide horien artean dago ondarearen babes hori oso lotuta dagoela udalek hirigintza mailan daramaten jardunbidearekin, eta beraz, urbanizazio edo hirien zaharberritze prozesuen menpe dagoela. Eta, hala, “ondarea” gehiago ulertzen da mehatxu gisa aukera gisa baino.
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Ateneo Guipuzcoano-k antolatutako hitzaldi hauen bidez errepaso bat eman nahi diogu Gipuzkoako ondareari, batik bat arkitektonikoari, erlijioaren, industriaren, bizilekuaren eta babeslekuaren ikuspegitik.
EGITARAUA
Martxoaren 27a, astelehena, 19:30
Gipuzkoako Ondare Erlijiosoa
Hizlaria: Edorta Kortadi Olano
Doktorea da Deustuko Unibertsitatean eta, Artearen Historiako irakaslea izan da bertan. Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundietako Ondareko aholku batzordeetan hartu du parte. Donostiako elizbarrutian, ondare historiko artistikoaren kontserbatzailea da, eta elizbarrutiko museoaren zuzendaria. Arte alorrean argitalpen zientifiko ugari egindakoa da.
(Hizkuntza: gaztelania)
Apirilaren 3a, astelehena, 19:30
Gipuzkoako Ondare Industriala
Hizlaria: Beatriz Herreras Moratinos
Historian lizentziatua da eta Ingurumen eta Lurralde Antolaketako masterra du Deustuko Unibertsitatean. Ondare industriala inbentariatzen eta kudeatzen espezializatu da eta esparru horretako hainbat proiektutan parte hartutakoa da. Hainbat argitalpen ere egindakoa da. Ondare Industrialaren eta Obra Publikoaren Euskal Elkarteko kidea da.
(Hizkuntza: gaztelania)
Apirilaren 10a, astelehena, 19:30
Bizitegi erabilerako arkitektura Gipuzkoan
Hizlaria: Alberto Fernandez D’Arlas
Artearen Historian lizentziatua, eta bizitegi erabilera duen arkitektura gaietan espezializatua. Ondarea kontserbatzeko Áncora Elkarteko kidea da.
(Hizkuntza: gaztelania)
Apirilaren 22a, larunbata, 10:30. Bisita Guadalupeko Gotorlekura, Hondarribia
Babes erabilerako arkitektura
Gidaria: Juan Antonio Sáez García
Historian doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate horretan aritu zen hamar urtez irakasle moduan Kultur baliabideen kudeaketa eta Lurraldearen antolaketako espezialitatean. Lankidetzan aritzen da Euskal Geografia Institutuarekin eta Arma Plaza Fundazioarekin, batik bat kultur eta ondarearen kudeaketa gaietan, eta bere espezialitatea da ondarearen inbentarioak egitea eta babes erabilerako arkitekturari dagokion eremuan jardutea. Batzuetan bakarka eta beste batzuetan, lankidetzan, hogeita hamar bat libururen egilea da eta artikulu zientifiko asko argitaratutakoa da.
Gutxi gorabehera 2:30 ordu
(Hizkuntza: gaztelania)
GARRANTZITSUA: Bisitara joan ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea (plaza mugatuak) lehenengo hiru hitzaldietako edozeinetan, honako helbide elektronikoan: info@ingeba.org, edo 943 21 98 68 telefonora deituz. Txangoa doakoa da eta horren barruan dago autobusa, gotorlekurako sarrera eta bisita gidatua. Autobusa 10:00etan aterako da autobus geltoki ZAHARRETIK, Pio XII plaza.