Hitzen lihoa iruten II
Errezitaldiak, urriak 19, 20 eta 21an
Etxe honetan hitza, poesia eta musikari garrantzi eman izan diegu betidanik eta jende aurrean errezitaldi asko antolatu ere bai. Honetan Xabier Lete Poesia Saria irabazi duen Asier Serranoren “Linbotarrak” errezitaldia aurkeztuko da. Baita urtarrilan sortu genuen Wislawa Szymborska poeta poloniarraren lana berriro jarriko da, lagun askok hola eskatu baitigu. Amaitzeko Juan Ramon Makusoren poemak oinarri gisa hartuta, musika eta margoketarekin osotasun berri bat eskeiniko digute.
Linbotarren itzalak ate ostean
Asier Serranoren Ate osteko itzalak eta Linbotarrak azken poema liburuetan oinarritutako ikuskari literario-musikala da Linbotarren itzalak ate ostean.
Asier Serrano, ahotsa eta gitarra
Miren Fernandez, ahotsa eta teklatuak
Antxon Sarasua, ahotsa, teklatuak, gitarra eta programazioak
2016-10-19
19:00etan
Hizkuntza: euskara
KM Kulturuneko Areto Nagusia
*** *** ***
Wislawa Szymborska
(1923-2012)
Wislawa Szymborska poeta poloniarrari eskainitako errezitaldia.
Iñaki Salvador, pianoa
Ana Pimenta, esataria
Amaia Lizarralde, esataria
Helena Golab, esataria
2016-10-20
19:00etan
Hizkuntzak: euskara, gaztelania, poloniera
KM Kulturuneko Areto Nagusia
*** *** ***
Hitzak argi. Musipoema
Hitzak itotzen dira zaratan. Poesiaren hitzan, bere musikan, gordetzen da gizakiaren zerizana. Lihoaren hitzak bere musika du, eta udazkenaren hostoan kulunkatu da hiriaren arima.
Jon Makuso, biolin jolea
Imanol Larrinaga, akuarelen egilea
Juan Ramon Makuso, poeta
2016-10-21
19:00etan
Hizkuntza: euskara
KM Kulturuneko Areto Nagusia