hitzen lihoa iruten. Misteriori dario
![](/documents/40969048/44197266/hitzenlihoairutentxiki.jpg/238cb18f-e00c-60fa-efc9-3547f2092c9b?t=1668869547103)
DSS2016 Inauguraziorako KOLDO MITXELENA Kulturuneak prestaturiko ekitaldiak.
Etxe honetan hitza, poesia eta musikari garrantzi eman izan diegu betidanik eta jende aurrean errezitaldi asko antolatu ere bai. Beti bertako artista eta eragileekin batera.
Oraingo honetan DSS2016 ezinbesteko aitzakiatzat hartuta...
Urtarrilak 23, arratsaldeko 18:00etan
Ene maite kuttun guztiak
Anne Sexton (1928-1974), XX. mendeko poeta iparamerikarren lanetan oinarritutako emanaldia:
Anne Sexton XX. mendeko poeta iparamerikarrik garrantzitsuenetakoa da. Bere psikiatrak iradokita idazten hasi eta kutsu autobiografiko nabarmeneko obra ondu zuen urte gutxitan. Indartsua beti eta polemikoa sarri, desesperazioari ironiaz erantzuten saiatu zen.
Sexualitateari, bulkada suizidei, familia harreman gatazkatsuei eta arazo psikikoek mugatutako bizitzeko egarriari eskaini zizkien poema asko. Bereziki aipagarriak dira, adibidez, tratatu zuten medikuei zuzendu zizkien gutun poematuak.
Harkaitz Cano, idazlea, poemen itzultzailea eta esataria, Ainara Gurrutxaga, aktorea, Iban Urizar (Amorante), musikaria
(Hizkuntza: euskara)
Urtarrilak 24, arratsaldeko 18:00etan (GANBARA 3º pisua)
Entseguak zazpirentzat
Jolas honen bitartez antzerki saio baten sortze prozesuan hartuko dugu parte. Aktore taldeak zuzendari gaztearen gidaritzapean entseatzen dihardu. Antzerkiaren baitako antzerkia, aktoresa edo aktore batek bere lanean eta bizitzan pasa ditzakeen egoerei buruzko gogoeta eta guzti.
Egilea: Boguslaw Schaeffer
Bertsioa: Jaroslaw Bielski / Maxi Rodriguez
Aktoreak
Zuzendaria: Ion Sagarzazu, A Aktoresa: Karmele Alza, B Aktoresa: Mari Carmen Oianeder, C Aktoresa: Enara Martinez, A Aktorea: Mikel Larrañaga, B Aktorea: Fernando Mikelajauregi, C Aktorea:Iñigo Antsorregi
Zuzendaria
Manolo Gómez
(Hizkuntza: gaztelania)