Hizkuntza artifizialak
Mintzaira sortua, hizkuntza artifiziala, ideohizkuntza edo conlang adierazpenek partzialki edo osorik sortutako hizkuntza bat izendatzen dute, hizkuntza naturalen ikasketan oinarrituta gizakiek prestatu edo diseinaturikoa. Berezko ez den hizkuntza bitartez giza komunikazioa arrazionalizatzeko asmoz egin daiteke edo bestela, arrazoi estetiko, artistiko eta ludikoengatik.
Liburutegiko lehenengo solairuan erakusketa txiki bat dago gai honen inguruan. Bertan, XIXI. mendearen hasieran gaiak sortzen zuen kezkari erantzunez, hots, ama hizkuntza ezberdina zuten hiztunen arteko elkarri ulertzeko beste hizkuntza bat hautatzearena, nazioarteko izaera behar zuena, ez inposatua, gramatikalki arrazionala eta ikasteko erraza, bilatu ziren zenbait irtenbideren testigantza islatzen dituzten dokumentu goiztiarrak topatuko dituzu.
Adibidez, erakusten den lagin horretan, dokumentuen artean, badaude 1852an Jose M. Esperren Del idioma Universal, sus ventajas, y posibilidad de obtenerlo, 1888an argitaratu zen La Lengua Universal Tomás Escriche y Mieg irakaslearena, Volapük hizkuntzaren dibulgatzaile nabarmendua, hala Esperantoaren hasierako testuak, Zamenhofenak, nola Ido hizkuntza ingurukoak, Coutourat y Leau-ren Les Nouvelles Langues Internationales: Suite a L'histoire De La Langue Universelle bezala. Beste dokumentua batzuk ibilbide motza izan zituzten hizkuntzen berri ematen dizkigute, horrela, Kosmol edo orba Jose Guardiolarena, 1893 urtean argitaratua edo Interlingua proiektuak, zein nazioarteko hizkuntza artifiziala sortu nahi zuen, besteak baino garatuagoa; Urquijo funtsan horren inguruko dokumentu oso goiztiarrak ere badaude, adibidez, Interlingua: Historia, Regulas Pro Interlingua, De Vocabulario, Orthographia, Lingua Sine Grammatica. (1924) A plan for obtaining agreement on an auxiliary world language: Preceded by a brief history of the International Auxiliary Language Association (IALA). 1936 urtekoa.
Hizkuntza artifizialen unibertsoren inguruko lagin honetan beste motako hizkuntzak ere topatuko dituzu ordezkatuta, zeinu hizkuntza, hizkuntza artistikoak, sorkutza ekintzak direnak berez, fikzioaren eszenatokia inguratzeko sortuak, hala nola Tokien-en Quenya edo Sindarin hizkuntzak, Orwellen Neolingua, 1984 lanean, Star Treken klingon lenguaia edo A Clockwork Orangeren Natsat hizkuntza edo Avatar filmaren Na’vi, besteak beste.
Liburutegiko 1. solairuan