Hodeirik gabeko etorkizuna

Un futuro sin nubes = Des lendemains sans nuage
Dibbuks, 2016 ; Le Lombard, 2009 (2014)
Des lendemains sans nuage argitaratu ondoren elkarrekin zein beste lagunekin hiru autore hauek izandako arrakastak ez gaitu harritzen. Izan ere, lan honetan gai klasikoak hartu, berformulatu eta beste klasiko bat sortu dute egileek. Bitxia da, ordea, 2009an lan hau oharkabean pasa izana. Egun ia kultuzko lan bihurtua da, frantsesez berrargitaratu dute eta gazteleraz ere irakur daiteke.
Tirania, besteratzea, denboran zeharreko saltoa, ipuin harrigarriak... Hala Dick nola 80. hamarkadako sci.fi BDak datozkigu gogora. Adituenek Schmitt ere aipatuko dute.Eta bestelako erreferentziarik gabe irakurri dutenei, egile hauen lan gehiago ezagutzeko grina piztuko die inongo zalantzarik gabe.