Hondakinak Murrizteko Europako Astea
Azaroaren 18tik 26ra izango da
Hondakinak Murrizteko Europako Astea
Joan den asteburuan Hondakinak Murrizteko Europako Astea hasi zen. Europako esparruko proiektua da, azaroaren 18tik 26ra, eta Europako Batzordeak babesten du, baliabideen eta hondakinen kudeaketa iraunkorrari buruz kontzientziatzeko.
Gauzatutako ekintzak garatzen dira honako hauek sustatu ahal izateko:
- Kontsumoa murriztea.
- Produktuak eta materialak berrerabiltzea.
- Hondakinak birziklatzea.
Aurten asteko haria Ez utzi biltzen! da, paketatzaileek sortzen dituen hondakinak aipatuz, batez ere hondakin plastikoak.
Koldo Mitxelena Liburutegitik plastikorik ez erabiltzeko ideiak ematen dizkiguten hainbat irakurketa proposatzen dizkizuegu, plastikorik gabe bizitzea posible (eta beharrezkoa) baita.
Gainera, hondakinak behar bezala birziklatzeko moduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hurrengo irudian klik egin eta modu jasangarrian egin ahal izateko beharrezko dokumentazioa aurkitu ahal izango duzu. Beraz, ez duzu aitzakiarik, animatu birziklatzera!