Hondamuinean komikiaren aurkezpena
Komiki aurkezpena
Hondamuinean / Zerocalcare. Farmazia Beltza, 2018
Azaroak 15, 11:00etan
Farmazia Beltza argitaletxe berria izanagatik ere, ausardiaz jokatzera dator. Oraingoan milaka ale hizkuntza anitzetan salduta dauzkan komiki handi baten euskarazko bertsioa osatuta agertu da. Zuzenean italieratik euskarara ekarri dute ‘Macerie prime’ Zerocalcareren komikia (BAO Milano). Koldo Izagirre izan da itzultzailea, eta akuilatzaileak berriz, Koldo Almandoz eta David Zapirain.
Honelaxe laburbildu daiteke komikia Farmazia Beltzak azaldu duen lez: ‘Egungo kronika da, lagunen artekoak, lanaren presioa, lan ezaren presioa, norbanakoaren garapena, printzipioei eusteko borroka... Zero-ren ohiko estiloan, kultura popularrari tarte zabala eskainiz eta hizkera zorrotz bezain herrikoian kontatuta.’
Zero-ren lana