Hondartzan

Fonotekan Uztailaren 30etik Abuztuaren 4ra: HONDARTZAN
Jarraitzen dugu beroarekin eta marradun bikiniarekin. Jazzaz gozatzeko aukera izan berri dugu hondartzan. Ur ertzea lotu ohi dugu udararekin. Lo egin dezake bertan aterpetxean lekurik ez duen erromesak eta baita bidaiari pobre edo abenturazaleak ere. Naufragoak, ordea, tradizionalki, kondairetan aipatzen direnak behintzat, neguan azaldu dira. Akaso mezuren bat botila baten barruan… Eta surferrak noiznahi.