Barbara Stammelen 'Giza Orbanak' erakusketaren inaugurazioa
Bihar, uztailak 10, Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran, Barbara Stammelen ‘Giza Orbanak’ erakusketa inauguratzen da. Erakusketa ostegunetik, irailaren 6ra arte egongo da ikusgai Koldo Mitxelena Kulturunean.
‘Giza orbanak' diapositiba-aurkezpen bat da, joan-etorriz, gure begien aurrean agertzen eta ondoren, desegin eta desagerturik hurrengoari tokia uzten dioten diren identitateez osatua; hau da, itxura, antz eta ezkutatzez osaturiko giza kate bat da. Begiak ditu abiapuntu. Baina horixe da pinturak irudikapenetik hurbilen dauden puntua. Existitu daitezkeen baina existitzen ez diren pertsonen erretratuak dira. Errealismo hori ez baita foto-errealismoa, baizik eta larritasun existentzialaren errealismoa. Stammelek 12 margolan sortu ditu erakusketa honetarako.
Barbara Stammel (Socking, 1960) Getarian bizi eta lan egiten du 1994. urtetik. Municheko Akademie der Bildenden Kunste eta Bartzelonako Pau Gargallo Arte Ederreko fakultatean egin ditu bere ikasketak. Gazteizko ARTIUM-en eta Burgoseko Arte Garaikideko zentroan aurkeztu ditu bere obrak besteak beste. 'Giza Orbanak' Donostiako Ekain galerian eta Iruñako Sabina Kafean ikusgai jarri du dagoeneko. Bizi handiko pintura da, ia erasotzailea, eta horrek nabarmentzen dio, ez baitu inor axolagabe uzten.