Hurrengo astean hiru liburu aurkezpen izango ditugu
Urriaren 16, 19 eta 20an
Hurrengo astean hiru liburu aurkezpen izango ditugu
Santa Teresa komentuko KMKko Ekitaldi Aretoan, hiru liburu aurkeztuko dira. Urriaren 16an, Llevar en la piel, 19an, El Plan Marta, eta 20an, Autopsia del zombie.
Aurreneko aurkezpenak, Antonia Lassa (Luisa Etxenikeren heteronimoa) autore duenak, emakume zahar aberats bat basatiki erailketa du oinarri. Biarritzen, berak alokatutako apartamentu dekadente batean jasotzen da ekimena. Erahilketaren motibazioa eta hiltzailearekiko lotura, kontu horiek ikerketa baten abiapuntua izango dira, pixkanaka-pixkanaka beste igarkizun batzuk azaleratuko dituena eta argien mundu baten, aberastasuna, boterea, Parisko auzo dotoreetako artea, eta itzalen arteko kontrasteak tindatuko duena. Antonia Lassaren (Luisa Etxenikeren heteronimoaren) ekitaldian, Pilar Rodríguez eta Felipe Juaristi bertaratuko dira.
3 egun geroago, 19an, Natalia Ortiz Ceberio (liburuaren egilea); María Pilar Rodríguez (liburuaren editorea eta moderatzailea); Amparo Garciandia eta Pablo Grover El Plan Martari buruz hitz egiteko egongo dira. Espainiako eta Australiako gobernuek 1959an sinatutako hitzarmena du ardatz liburu honek. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Australiako immigrazio-ekimen ugarien parte gisa, emakume ezkongabeak, espainiarrak eta katolikoak Australiara eramanak izan ziren. Guztira, planak, 800 emakume ezkongabe eraman zituen Australiara, 1960tik planaren amaierara, 1963an. Emakume horietako askoren eta haien seme-alaben esperientziak biltzen dituen lehen liburua da hau.
Azkenengoz, ostiralean (urriak 20), Michel Gaztambide eta haren Autopsia del zombie.
Frantziako Proventzan 1959an jaiotako gidoilari eta poeta da, guraso emigranteen semea. Gero, Iruñera itzuli ziren, eta han bizi izan zen 1983ra arte. Ordutik Donostian bizi da. Las aventuras de Máximo Tiratti (Pamiela argitaletxea, 1989), Ternura Blindada (Línea de fuego argitaletxea, 1999) eta Moscas en los incunables (Huacanamo, 2011) poesia-liburuak argitaratu ditu, baita Banderín de perversión (Gijóngo Ateneo Obrero, 1993) ere. Film luzeen gidoietan parte hartu du, hala nola Félix Rotaetaren Chatarra, Julio Medemen Vacas, Rodrigo Roderoren El idioma imposible, Iñaki Elizalderen Baztan eta Jaime Rosalesen Petra. Enrique Urbizuk zuzenduta zeuden La caja 507, La vida mancha eta No habrá paz para los malvados filmen gidoiak idatzi zituen (azken horrek Jatorrizko Gidoi Onenaren Goya saria eman zitzaion 2012an). Idatzi dituen azken gidoiak Jaume Balagueróren Way Down eta Víctor Ericeren Cerrar los ojos filmei dagozkie.
Hiru solasaldiak 19:00etan hasi eta gaztelaniaz izango dira.