Maider López
Maider López, Tokialdatu/Desplazamiento
2015eko urriaren 29tik 2016ko otsailaren 6ra
Maider Lópezen bakarkako erakusketa.Artista donostiar honek curriculum garrantzitsua du espazio publikoan egindako esku-hartzeetan eta nazioarteko erakusketetan. Lehenengo aldiz, espazio berean erakutsiko dira artistak azkeneko 10 urteetan egin dituen proiektu espezifikoak, erakusketako pieza nagusiarekin kontzeptualki lotuta, Tokialdatu/Desplazamiento izenekoarekin alegia. Gainera, pieza horrexek ematen dio izena erakusketari.
Tokialdatuk bikoiztu egiten ditu aretoko paretak, aurrez aurrekoa 140 cm lerratuz, eta albokoa, berriz, 190 cm. Horma berriek, 50 cm-ko altuerarekin, berriz pentsatzeko aukera ematen diote leku horri, ohiko erabilera dinamikak hautsiz eta aretoa beste modu batean ikusteko aukera emanez. Aldi berean, oztopo horrek beste ikuspegi eta ibilbideak ekartzen ditu, ohikoak ez diren joan-etorriak sortuz
ERAKUSKETAKO OBREN ZERRENDA
Tokialdatu / Desplazamiento, 2015
Instalazioa
Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia.
Crossing, 2007
Argazki seriea
Hangar-CBK beka-Duende Studios Rotterdam, 2006.
Parkings, 2005
Argazki seriea
Museo Artium. Proyecto Coches. Vitoria-Gasteiz.
366 Sillas, 2007
Argazki eta bideo intalazioa
2007ko irailaren 22a. Noche en Blanco. Madril.
Polder Cup, 2010
Instalazioa
2010eko irailaren 4a . Ottoland. Witte de With Center for Contemporary Art eta Skor / Foundation Art and Public Space. Holanda.
Lau kanaleko bideoinstalazioa
2014ko ekainaren 14a. Play Time. Les Ateliers de Rennes, Arte Garaikidearen 4. Bienala. Frantzia, 2014.
Line off Sight, 2008
Instalazioa
2008ko abuztuaren 29a. Intrude 366. Zendai Museum. Shangai.
Instalazioa
Cappadox, 2015. Cappadocia Struck
Ataskoa, 2005
Argazkia
(2) 87 x 131 cm, (2) 87 x 114 cm, (1) 50 x 33 cm.
2005eko irailaren 18a. Intza, Nafarroa.
Making Ways, 2013
Instalazioa
Bideoak eta biniloa hormaren gainean
Neurri aldakorrak
Istanbuleko 13. Bienala, 2013.
Making Ways, 2’15” at Karaköy, 2013
Another Via, 2009
Postala
10 x 15 cm.
Al-Ma’malFoundation, Jerusalén
Mountain, 2013
Mendiko eraikuntza
2600 metro kubikoko lur eta belar
Lower AustriaArt in Public Space. Grafenegg. Austria, 2013.
Football Field, 2007
Provisions for the Future. Sharjah Biennial 9, Arabiar Emirerriak, 2009.
How do you live this place?,2010
2010eko abenduaren 4a. Deveron Arts. Huntly, Eskozia.
Iturriak / Fuentes, 2016
Instalazioa espazio publikoan
2016ko urtarrilaren 24a – 2016ko abendua. Ondarretako lorategiak.
Kultura Hiriburua DSS2016.
Hiritik kendu diren iturriak plaza berean berrinstalatzean datza proiektua. Multzokatze eta katalogazio hori oroitzapenari lotzen zaio eta plaza Plaza bihurtzea du asmoa, hartarako historia, memoria eta jadanik erabiltzen ez diren hiri altzariak berrerabiltzea bide direla.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04