Hurrengo ostegunean, Poetika 2019

Koldo Mitxelena Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak haren olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan adituren batek poetaren aurkezpena egingo du haren poesia lanari buruzkonondik norakoen azalpenaeta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasleak protagonista izango dira ere hainbat musika-pieza interpretatuz. Guztira hiru emanaldi antolatu dira. Poesiak ez du bere tokia galdu guztion topaguneizan nahi duen etxe honetan.
Urriak 28, astelehena, 19:30ean (euskara)
Pello Otxoteko
Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika: Felipe Juaristi
Musika: Aitor Aburto (klarinetea)
Pello Otxotek o(Irun, 1970) biologiako irakaslea da, poeta, itzultzailea eta editorea. Balea Zuria argitaletxeko arduradunetako bat da. Itsas Bizimina da bere azken poema liburua, aurten kaleratua. Haraindiko begiradaren bila (2001), Itzalaren ñabarduretan (2001) eta Arnasa galduaren ondarea (2003) argitaratu zituen aurrena, Goizalbaren argitan (2007) etorri zen ondoren, eta Anphora baita (2010) izan zen bosgarrena. Bere idazlanetako gaiak, poesiak betidanik landu izan dituenak dira, beharbada gizakia gizaki denetik bere buruari egin izan dizkion galderak: bizitza, heriotza, askatasuna, denbora, maitasuna, munduaren misterioa…
Felipe Juaristi (Azkoitia, 1957) kazetaritzan eta iritzi artikuluetan jarduteaz batera, literatura kritikan ari da ere, baina, bereziki, poeta eta idazle moduan da ezaguna. Argitaratuak ditu hainbat liburu; narrazioa, nobela, haur eta gazte literatura zein poesia. Balea Zuria argitaletxearen sustatzaileetako bat da ere. Bere azken poesia liburua 2014an kaleratu zuen, Piztutako etxea, eta urte hartako Espainiako Kritika Saria irabazi zuen.Bost bider irabazi du Juaristik kritikaren saria; hirutan, poesia arloan: Denbora, nostalgia (1985), Hiriaren melankolia (1987), eta Begi-ikarak (2004); eta behin, narratiban: Arinago duk haizea, Absalon. 1998an Euskadi Saria jaso zuen Galderen Geografia izeneko olerki liburuagatik. Euskadi Irratiko zuzendaria izan da, eta ‘Grand Place’ Mario Onaindia Fundazioaren aldizkariako zuzendaria da.
Azaroak 29, ostirala, 19:30ean (gaztelania)
Ángelo Néstore
Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika: Hernán Nuñez
Musika: Raul Pérez (saxofoia)
Ángelo Néstore (Lecce. Italia, 1986); poeta, aktorea eta irakaslea Malagako Unibertsitateko Itzulpengintzako eta Interpretazioko Departamentuan. Malagako Irreconciliables Nazioarteko Poesia Jaialdiaren zuzendarikidea. Hemezortzi urte zituenean, gizonezkoen interpretazio onenaren saria irabazi zuen Erromako Vittorio Gassman Antzerki Lehiaketa Nazionalean. Bere azken antzezlanak izan dira Esto no es un monólogo, es una mujer bakarrizketa (egilea eta zuzendaria), Gloria Fuertesen omenez; eta Lo inhabitable bakarkako pieza. Berriki Ocaña Saria jaso du bere ibilbide poetikoagatik, Extremadurako Nazioarteko XXI. LGTB Zinemaldian. Adán o nadaeta Actos impuros (XXXII. Hiperión Poesia Saria) lanak argitaratu ditu.
Hernán Núñezentzat (Buenos Aires. Argentina, 1987), antzerki soziala eta performatikoa izan da bere ideiak adierazteko bitartekoa. Irakasle eta antzerki zuzendari gisa duen praktikatik, egiten dituen antzezpenek ikuslearen kontzientzia soziala piztu nahi dute, generoarekin lotutako tratu txarren eta diskriminazioaren kontra; eta artetik abiatutako ekintza bultzatu nahi dute, eztabaidarako eta herritar izateko metodo gisa.
Abenduak 5, osteguna, 19:30ean (gaztelania)
Ángela Segovia
Aurkezpena: José Luis Padrón
Poetika: Itziar Mínguez Arnáiz
Musika: Garazi Navas (akordeoia)
Ángela Segoviak(Las Navas del Marqués. Ávila, 1987) lan hauek argitaratu ditu: ¿Te duele? (Felix Grande V. Gazte Poesia Saria) eta De paso a la ya tan (2013), 2015 eta 2016an, sorkuntzako bekadun gisa egon zen Residencia de Estudiantesen. 2016an, La curva se volvió barricada argitaratu zuen (Gazte Poesia Sari Nazionala, 2017). Luz Pichelen itzultzailea da. Azken lana Amor divino (2018) izan da. Cuarto para niños vivos que no quisieron nacer izeneko antzerki proiektuaren arduraduna da. «Poesiak balio du komunikazioa zailtzen, irekitzen eta oztopatzen eta zabaltzen duen hizkuntza bat egiteko».
Itziar Mínguez Arnáiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, eta telebista-gidoilaria. Liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue (Renacimiento, 2006), Luz en Ruinas (2007), Cara o Cruz (2009), Pura Coincidencia (2010), Wikipoemia (2014), Cambio de rasante (2015) eta Que viene el lobo, Nicanor Parra saria irabazitakoa (2016). Eta antologia ugaritan parte hartu izan du. «Poema, beldurra sentitzea atsegin dudan leku hori, salbu nagoela jakiteko plazer hutsagatik».