Ganbara: HYSTERON Nagore Legarretaren erakusketa inauguratuta
Atzo, HYSTERON Nagore Legarretaren erakusketaren inauguratu zen
Ganbara, 3. solairua
Teknika primitiboak erabilita Nagore Legarretak sortu duen argazki lana. Irudietan emakume gorputz zatikatuak irudikatzen dira; elkarrekin harremanetan dauden emakumeak irudikatzen dira: tentsioan, elkarri bultza egiten diote batzutan, eta bestetan, batzeko ahaleginetan dabiltza.
Giza harremanen inguruko gogoeta da Hysteron, norberaren espazio pertsonala eta gainerako gizakien espazio pertsonalaren arteko tentsioaren inguruko gogoeta. Nola harremantzen dira gizarteak berdin kondizionatu, sozializatu, antzutu dituen pertsonak/emakumeak? Norantz jaurtitzen ditugu gure frustrazioak?
Irailak 14tik urriak 2ra arte ordutegia:
Asteartetik igandera
10:00-20:00
Urriak 4tik 22ra arte ordutegia:
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 - 16:00-20:00
Jai egunetan itxita