IBILBIDEAK: Nola finantziatu kultur proiektu bat?
K bulegoak "Nola finantziatu kultur proiektu bat?" saioa antolatu du, IBILBIDE Monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.

IBILBIDEAK. Nola finantziatu kultur proiektu bat?
K bulegoa, GFAren Kultura Sailaren kultura- sektoreari arreta emateko zerbitzuak mugarri monografikoak zeharkatzen dituzten formakuntza ibilbideekin jarraitzen du. Saio bakoitzaren helburua proiektu kulturalak prestatzea eta indartzea da, eta saio guztiak edo batzuk bakoitzaren beharren arabera egiteko aukera ematen dute.
"Nola finantziatu kultur proiektu bat?" saioa ekainaren 18an izango da. Hauxe izango da hurrengo saioa K bulegoan gidatuko duen galdera. Badakigu ez dagoela erantzun bakarra; horregatik, proposamen praktiko eta kolaboratibo bat diseinatu dugu, zauden unera egokitzen dena:
- Proiektu bat martxan baduzu, eta haren finantzaketa- iturriak argitu behar badituzu
- Zure proposamenera egokitzen diren mekanismo publiko, pribatu edo mistoak ezagutu nahi badituzu
- Inspirazioa eta zure errealitateari aplika dakizkiokeen erreferentzia zehatzak bilatzen badituzu
- Lehenengo formakuntzan parte hartu baduzu eta orain zure proiektuaren diseinu iraunkorrean auarrera egin nahi baduzu
Saioa Tractora Kooperatiba Erakundea gidatuko du, parte- hartzaileek beraiek ekarritako 10 kasu erreletatik aurrera. Bertan, finantzaketa- bideak aztertuko dira, zure kultura- proiektua finantzatzeko baliagarriak diren esperientziak, ikaskuntzak eta estrategiak partekatuz. Kolektiboan pentsatzeko aukera.
Zure proiektuarekin parte hartzea eta saioan zehar 10 kasuetako bat izatea interesatzen zaizu? Izena ematen duzun bitartean, zure egoera proposatu ahal izango duzu, saioan zehar aztertuko den egoeretako bat izan dadin.
Izen emate zerrenda itxita.
- Asteazkena ekainaren 18a - 10:00etik 14:00ra
- Hizkuntza: euskera
- Donostia/ San Sebastián (KMKulturunea- Convento Santa Teresa)
Collage irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
IBILBIDEAK: Nola finantziatu kultur proiektu bat?
K bulegoak "Nola finantziatu kultur proiektu bat?" saioa antolatu du, IBILBIDE Monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-06-18
-
IBILBIDEAK: Ideiatik proiektura 2.0.
K bulegoak "Ideiatik proiektura. Sortu, (bir)formulatu eta aktibatu zure kultur proiektua" saioa antolatu du, IBILBIDE monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-02-20
-
suKaldea, ezagutu Rebeka Elizegiren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-12-12
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24