IBILBIDEAK. Ideiatik proiektura. Nola diseinatu kultura proiektu bat
K bulegoak "Ideiatik proiektura. Nola diseinatu kultura proiektu bat" saioa antolatzen du, Ibilbideak formakuntza lerro berrian. Kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak biltzen ditu formakuntza lerro berriak
Ibilbideak. Ideiatik proiektura. Nola diseinatu kultura proiektu bat
K bulegoak otsailaren 15ean Ideiatik proiektura. Nola diseinatu kultura proiektu bat formakuntza saioa antolatzen du Gipuzkoako kultura eragileentzat.
Jarduera hau K bulegoaren Ibilbideak formakuntza lerro berrian kokatzen da. Lerro berriak kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak urratzen ditu; guztiak edo bakarren bat egiteko aukera dago, beharren arabera.
Saioak ideiatik proiektu baterako jauzia egiteko urratsak azaltzen ditu. Hala, ideia identifikatu, definitu eta antolatu ondoren, ideia hori lan-plan batera eta haren faseak barne hartzen dituen diseinu batera eramaten lagunduko diguten gakoak aztertuko ditugu. Bestela esanda, kultura proiektu baten hasi-masiak edo abc-a barneratuko ditugu, oinarri sendo eta egonkorrak izan ditzan.
Naia Querejetak gidatuko du saioa. Querejeta diseinu, kultura eta sormen alorretako proiektuetan dihardu ikertzaile, hedatzaile eta kudeatzaile. Egun, LUPA elkarteko zuzendaria eta Aló Idazkaritza Birtuala enpresako arduraduna da.
Otsailak 15, osteguna - 10:00 a 13:00
Santa Teresa komentua, Donostia
Euskaraz.
Collage irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
KBulegoa Buletina
suKaldea, ezagutu Rebeka Elizegiren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-12-12
-
suKaldea, ezagutu Andoni Mutiloaren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-11-21
-
suKaldea, ezagutu Maushaus-en errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24