IBILBIDEAK. Nola justifikatu eta ebaluatu zure kultura proiektua
K bulegoak "Nola justifikatu eta ebaluatu zure kultura proiektua " saioa antolatzen du, Ibilbideak formakuntza lerro berrian. Kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak biltzen ditu formakuntza lerro berriak.

IBILBIDEAK. Nola justifikatu eta ebaluatu zure kultura proiektua
Datorren irailaren 19an, K bulegoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko kultur sektoreari arreta emateko zerbitzuak, Nola justifikatu eta ebaluatu zure kultura proiektua Gipuzkoako kultur eragileei zuzendutako zure kultur proiektua prestakuntza antolatuko du.
Zure proiektua kultura-arloan egiaztatzen, neurtzen eta ixten lagunduko dizuten funtsezko trebetasunak eskuratzeko aukera bat da hau. Kultura-kudeatzailea, artista edo kultura-erakunde baten parte izan, formakuntza honek zure proiektuak hurrengo mailara eramateko beharrezko tresnak emango dizkizu.
IBILBIDE Monografikoekin jarraituz, zazpigarren mugarri monografiko honetan, Enara Garciarekin batera, kultur proiektuak egonkortzeko gakoak aurkitzen saiatuko gara. Enara García antropologia sozial eta kulturalean lizentziatua da. Bere ibilbide profesionala arlo hauetan garatu du: ikerketa eta gizarte-aholkularitza, herritarren parte-hartzea, proiektuen ebaluazioa eta kultura-kudeaketa. K bulegoko kide izan da proiektuaren hasieratik duela hilabete batzuk arte, eta dirulaguntzen hainbat deialditako epaimahaikide ere izan da.
IBILBIDEAK prestakuntza-ildoa K bulegoak diseinatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko kulturari arreta emateko zerbitzuak.
Dekalogoa
Irailaren 19, osteguna- 10:00 a 13:00
Santa Teresa komentua, Donostia
Hizkuntza: Euskeraz
Collage irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
IBILBIDEAK: Ideiatik proiektura 2.0.
K bulegoak "Ideiatik proiektura. Sortu, (bir)formulatu eta aktibatu zure kultur proiektua" saioa antolatu du, IBILBIDE monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-02-20
-
suKaldea, ezagutu Rebeka Elizegiren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-12-12
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24
-
suKaldea, ezagutu Andoni Mutiloaren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-11-21