IBILBIDEAK. Nola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki
K bulegoak "Nola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki" saioa antolatzen du, Ibilbideak formakuntza lerro berrian. Kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak biltzen ditu formakuntza lerro berriak.

IBILBIDEAK. Nola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki
K bulegoak, Gipukoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren kultura sektorearentzako arreta zerbitzuak, apirilaren 18an "Nola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki" formakuntza saioa antolatzen du Gipuzkoako kultura eragileentzat. Saioa Urola Kostako Mankomunikatearen laguntzaz egiten da.
Jarduera hau K bulegoaren Ibilbideak formakuntza lerro berrian kokatzen da. Lerro berriak kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak urratzen ditu; guztiak edo bakarren bat egiteko aukera dago, beharren arabera.
Oraingo hontan, proiketu bakoitzerako komunikazio modu egokienak aplikatzean oinarrituko gara, informazioa alderdi interesdun guztiei modu eraginkorrean iristeko zaiela bermatuz. Hainbat adibidetatik eta jardunbide egokitatik abiatuta, proiektuetarako komunikazio- estrategia eta teknika desberdinak dituzten mezuak diseinatzeko, ekoizeko eta transmititzeko hainbat gako lortuko ditugu.
Gure laugarren mugarri monografikoan proiektu bat komunikatzeko modu desberdinak landuko ditugu Maio studioaren eskutik.
Maialenek eta Maitek osatzen dute Maio studio. Diseinua eta sormena dira mota guztietako kontzeptuak sortzeko tresnarik gustukoenak. Ekitaldiak, esperientziak, komunikazio- kanpainak eta komunikazio- elementuak diseinatu eta ekoizten dituzte, eta, ahal den neurrian, elementu horiek eskuekin sortzen dituzte. Lan erabat pertsonalitzatuari esker, bezeroen helburuak lor ditzakete sormenez beteriko esperientzien eta proiektuen bidez.
Dekalogoa. "Nola komunikatu zure proiektua. Komunikazio estrategia eraiki"
Apirilaren 18, osteguna- 10:00 a 13:00
Urola Kosta Garapen Agentzia, Zarautzen
Hizkuntza: Euskeraz
Collage irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
IBILBIDEAK: Nola finantziatu kultur proiektu bat?
K bulegoak "Nola finantziatu kultur proiektu bat?" saioa antolatu du, IBILBIDE Monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-06-18
-
IBILBIDEAK: Ideiatik proiektura 2.0.
K bulegoak "Ideiatik proiektura. Sortu, (bir)formulatu eta aktibatu zure kultur proiektua" saioa antolatu du, IBILBIDE monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-02-20
-
suKaldea, ezagutu Rebeka Elizegiren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-12-12
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24