IBILBIDEAK. Norekin eta zertarako? Sareak ehuntzea gure kultura proiektua sendotzeko
K bulegoak "Norekin eta zertarako? Sareak ehuntzea gure kultura proiektua sendotzeko" saioa antolatzen du, Ibilbideak formakuntza lerro berrian. Kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak biltzen ditu formakuntza lerro berriak

Ibilbideak. Ideiatik proiektura. Nola diseinatu kultura proiektu bat
K bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren kultura sektorearentzako arreta zerbitzuak, martxoaren 22an "Norekin eta zertarako? Sareak ehuntzea gure kultura proiektua sendotzeko" formakuntza saioa antolatzen du Gipuzkoako kultura eragileentzat. Saioa Irungo Udalaren laguntzaz egiten da.
Jarduera hau K bulegoaren Ibilbideak formakuntza lerro berrian kokatzen da. Lerro berriak kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak urratzen ditu; guztiak edo bakarren bat egiteko aukera dago, beharren arabera.
Ibilbideak lerroko mugarri berri honetan, testuingurua ondo ezagutzearen garrantziaz gogoeta egingo dugu, horrela bazkide laguntzaileak identifikatu eta etorkizunean lankidetza ildoak urratzeko aukera izan dezagun. Ereduetatik eta praktika onetatik abiatuta, gure kultur proiektua garatzeko balio duten sareak ehundu eta finkatzeko zenbait gako lortuko ditugu.
Gure hirugarren mugarri monografikoan sareak landuko ditugu, gure kultur proiektua kalitatez eta aditu eta arituen laguntzaz, María José Noain Mauraren eskutik.
María José Noain Maura Geografia eta Historian (Historiaurrea eta Arkeologia espezialitatean) eta Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziaduna da. Ibilbide profesionala museoen, komunikazioaren eta kultur kudeaketaren munduan garatu du. Los Viajes de Aspasia izeneko dibulgazio proiektutik, Historia, Arte eta Arkeologia gaineko ikastaroak emateaz gain, testu historikoak idatzi eta Ondarearen inguruko kultura proiektuak gauzatzen ditu. Gainera, erakusketak komisariatu ditu (Bidasoko Atlas Emozionala) eta KulturBox egitasmoaren arduraduna da (kultura edukiontzi interaktiboak). Azken proiektu horiek lankidetzan garatu ditu Bitamine elkarteko Helga Massetani Piemonterekin.
Dekalogoa. "Norekin eta zertarako? Sareak ehuntzea gure kultura proiektua sendotzeko"
Martxoak 22, ostirala - 10:00 a 13:00
Oiasso Museoa, Irun
Hizkuntza: Gaztelania
Collage irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
IBILBIDEAK: Ideiatik proiektura 2.0.
K bulegoak "Ideiatik proiektura. Sortu, (bir)formulatu eta aktibatu zure kultur proiektua" saioa antolatu du, IBILBIDE monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-02-20
-
suKaldea, ezagutu Rebeka Elizegiren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-12-12
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24
-
suKaldea, ezagutu Andoni Mutiloaren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-11-21