Idazleen Erretratuak hitzaldia Ismael Manterolaren eskutik
Gaur, maiatzak 8, arratsaldeko 7:30tan, erakustaretoan, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Javier San Martinek koordinatutako ‘Irudien Biblioteka, Liburuen Museoa` zikloko azkenaurreneko hitzaldia ospatuko da. Artearen Historian doktorea den Ismael Manterola izango da Idazleen Erretratuak hitzaldia emango duena.
Idazleen Erretratuak artea eta literaturaren arteko harremana aztertzea du helburu. Horretarako, modernitatearen hasieratik pintore, eskultore eta argazkilari batzuek idazleei egin dizkieten erretratuak erabiliko ditu artearen aditu honek.
Ismael Manterola Artearen Historian lizentziatua Valentziako Unibertsitatean. Artearen Historian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean, «Hermes y los pintores vascos de su tiempo» tesiarekin.
Bere azken lana
Gogorarazi behar da, Lehen Gerrate Mundialaren hasieraren mendeurrena dela eta Manterolak, bere azken lanean, Euskal Herriak, garai horretan, jaso zuen britainiar propaganda aztertu duela. Raemaekers olandi’ar margolari antzesu erostiaren marku-ostoak argitalpena, Louis Raemarkers-ek gerrate horren inguruan egin zituen irudiz osaturik dago, non tropa alemaniarren izugarrikeriak erakusten dira. Jakinarazi nahi dizuegu, liburu argitalpen hau digitalizatua eta erabilgarri dagoela liburutegiaren katalogoan.