Igartubeiti baserria, erresidentzia artistikoko lekua
Igartubeitiko PATRIM+ erresidentzia artistikoetarako deialdia zabaldu da, apirilaren 5a arte. Hautatutako artistak 4 astez burutu beharko du bere proiektu artistikoa, ekainak 1 eta irailak 15 artean.

Igartubeiti baserri museoa erresidentzia artistikorako leku izango da. Bertan artista batek 4 astez bere proiektu artistikoa burutu beharko du. Ekimen hau PATRIM+ proiektuaren baitan kokatzen da, mugaz gaindiko museo, ekomuseo eta interpretazio zentroen sarean.
Baserri dolareaz gain, PATRIM sareko beste zenbait zentro ere erresidentzia artistikorako lekuak izango dira: Chateu de Seix, Couseranseko intepretazio zentroa dagoen XVI.en mendeko gaztelu bat eta Espacio Pirineos, Grausko Pirinioetako Sorkuntza eta Kultura Zentroa, Grauseko Udalaren menpekoa.
Aurkeztu daitezkeen proiektuak edozein diziplina artistikotakoak izan daitezke (ikusentzunezko hizkuntza eta transmedia, diseinua, teknologia berriak, dantza, antzerkia edo moda gehiago baloratuko dira), elkarren artean konbinatuz.
Parte hartzeko 2019ko apirilaren 5eko 14:00ak baino lehen, beharrezko dokumentuak residencias@patrim.net helbide elektronikora bidali beharko dira. Zalantzak ere helbide horretan argituko dira. Balorazio Batzordearen azken erabakia 2019ko apirilaren 29tik aurrera jakinaraziko da.
PATRIM+ erresidentzia artistikoak
PATRIM+ artista-egonaldiak publikoak konektatzea eta publiko berrien bila joatea bilatzen du. Proiektu honen hartzailea gazteria eta kultura- zein arte-eskaintzatik urrun dagoen jendea da. Egonaldiaren asmoa inplikatutako hiru zentroen lurraldeko biztanleen, artisten, artelan baten eta sorkuntza-prozesuaren arteko topaketa erraztea da, presentzia artistiko sendo batean oinarrituta.
PATRIM+ sarea
PATRIM sarearen helburua, garapen jasangarriaren ikuspuntutik Pirineoetako bi aldeen ondare natural eta kulturala balioan jartzea da. Sare honetan Ariège, Haute-Garonne, Hautes-Pyrénées, Euskadin, Aragoin eta Kataluinian kokatutako kideek parte hartzen dute.
POCTEFA PROIEKTUA
PATRIM+ egonaldi-proiektua PATRIM+ EFA 251/16 proiektuaren baitan garatu da, Espainia-Frantzia-Andorra Lankidetzako Programa 2014-2020an kokatuta aurkeztu izan dena. Proiektu honetarako gastuak POCTEFAk hartuko ditu bere gain % 65ean, Europar Batasuneko EGEF (FEDER) Eskualde Garapeneko Europako Funtsen kredituei esker. POCTEFA-ren helburua Espainia-Frantzia-Andorra arteko mugaldeko lekuen arteko sare sozial eta ekonomikoa sendotzea da. Laguntza hau mugaldeko lekuen garapen ekonomiko, sozial eta ingurugiro garapenera bideratuta dago, estrategia bateratu baten bitartez lekuko eskualdeko garapen iraunkorra lortzeko.
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
"Zein da gure ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoa?" saio irekiaren kronika
K bulegoak ekimen artistiko eta kulturalen balio pedagogikoaz hausnartu zuen, oporren aurreko azken saio irekian. Santa Teresa komentura hurbildu ziren Gipuzkoako kulturgileen gogoetak kronikan bildu ditugu, eztabaidari jarraitzeko asmoz
2023-07-19
-
"Kultur ekimen profesionalak sendotzeko gakoak" izeneko formakuntzaren baliabidea
K bulegoak elkarrizketa formatuan antolatu zuen formazioa saioa, kultura ekimenen sendotzeari buruzko hausnarketa irekia eragiteko asmoz. Bi aditu eta aritu jardun ziren hainbat gako Gipuzkoako kulturgileekin lantzen. Bertan jorratutakoa baliabide batean bildu dugu
2023-07-12
-
Artistaren Estatutuaren gaineko baliabideak
K bulegoak bi baliabide sortu ditu Artistaren Estatutua hobeto ulertzeko xedez. Batak esparru orokorra azaltzen du eta besteak haren eragina Arte Eszenikoen esparruan
2023-06-27