II. Elikadura Burujabetzako Jardunaldiak
Wikipedian azaltzen den bezala, elikadura burujabetza La Via Campesina mugimenduak 1996an sortutako terminoa da, jendeak beren elikadura, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sistemak definitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko marko politiko bat izendatzeko, nazioarteko merkatu eragileen mende dauden elikagaien aurrean.
2002. urteko Elikagaien Munduko Gailurrean, 400 nekazari erakundek honela definitu zuten elikadura burujabetza:
Elikadura burujabetza herriek, komunitateek eta herrialdeek beren nekazaritza, labore, arrantza, janari eta lurralde politika propioak definitzeko eskubidea, nork bere ezaugarrien arabera modu ekologikoki, sozialki, ekonomikoki eta kulturalki egokiak erabiliz. Janaria eduki eta ekoizteko eskubidea barne hartzen du, alegia, jende guztiak daukala janari seguru, elikagarri eta kulturalki egokia eta janaria ekoizteko baliabideak izateko eskubidea, eta nork bere burua eta bere gizartea modu iraunkorrean eustekoa. Elikadura burujabetzak esan nahi du herriek eta komunitateek nagusitasuna dutela merkataritza auzien gainetik janaria eta janari ekoizpena kontrolatzeko
Gai honetan sakontzeko, Otarra Bioelkartea, kontsumitzaillen elkarteak, 1992. urtean eratutakoa, kontsumo kontzientea eta arduratsua praktikara eramatea xede duenak, eta tokian tokiko produktu ekologikoen bidez, gure osasunaren mesederako eta gure ingurua errespetatzeko, lurrarentzat kaltegarriak diren eraginak gutxitzearen alde lana egiten duenak, iharduera programa zabal bat antolatu du, bai KOLDO MITXELENA Kulturunean, bai beste leku batzuetan gastronomi arloko iharduerekin.
Urriaren 20a, asteartea
Gaia: Haziak elikadura burujabetzaren bermatzaile gisa
Lekua: KOLDO MITXELENA Kulturunea
17:30etik 18:45era
Antzerki bihurtutako ipuina: Aitona Andres eta Hazi Sekretuak, Les Trois Chemins antzerki konpainia. Musikariak: Hélène Billard-Alirol, Anne-Charlotte Lacroix eta Mattias Vegas
19:00etatik 21:00etara
Hitzaldia. Hizlariak: Zaira del Rio, Olako Hazitegia, Laudio - Nerea Altuna Gutierrez, Udalatx Hazitegia, Bergara
21:00etatik 22:15etara
Garaiko pintxoen dastaketa eta edariak (doan)
Lekua: KOLDO MITXELENA Kulturunea
Urriaren 21a, asteazkena
Gaia: Esperientzia eta aurrerapen berriak lurrari lotutako nekazaritzan
Lekua: KOLDO MITXELENA Kulturunea
18:00etatik 18:45era
Filma: Etorkizunera bueltan. Urduña, elikadura burujabetzarantz, Mikel Kormenzanarena (18’)
19:00etatik 21:00etara
Hitzaldia. Hizlariak: Andrea Rodriguez, Ximaurpila Elkartea - Rosa Binimelis
21:15etik aurrera
Afaria: Kaxilda Liburu denda-Jatetxea (Arroka Kalea, 2)
Urriaren 22a, osteguna
Gaia: Xahubidea eta horren eragina herrialde baten ekonomian
Lekua: KOLDO MITXELENA Kulturunea
17:15etik 19:00etara
Filma: Buruxkariak eta emakumezko buruxkaria, Agnès Varda (82’)
19:00etatik 21:00etara
Mahai ingurua:
Parte hartzaileak: José María Medina, Prosalus GGKEko zuzendaria, Niki Charalampopoulou, Feedback Globaleko zuzendaria, Koldo Saratxaga, kudeaketa eredu berrien sustatzailea
Moderatzailea: Mariano Ferrer, kazetaria
21:15etik aurrera
Afaria: Km. 0 Jatetxea (Mandasko Dukearen Pasealekua, 35)