Ika Mizka KMKn
Gaztezulok, EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Ika-mizka ekimena antolatu dute elkarlanean, gazteen artean euskararen beharraren inguruko kontzientziazioa pizteko eta erabilera sustatzeko. Azken asteetan hainbat bideo izango dira sarean ikusgai, eta abenduaren 3an mahainguru saioak izango dira Ibaetan.
Itxaso Martin, Hedoi Etxarte, Yurre Ugarte, Fernando Morillo, Irati Jimenez eta Jon Arretxe idazleak Koldo Mitxelena Kulturunean izan genituen bideo horietako bat grabatzeko.
Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan eta beti ere gazteen artean euskaraz bizitzeko hautua sustatze aldera mamitutako ekimena da Ika-mizka, eta euskaldunok gure hizkuntzari arnas emateko ahaleginean (edo ez) bizi ditugun gorabeherak mahaigaineratu eta jende gehiagorekin konpartitzea da helburua: pozak, oztopoak, aurrerapausoak, aurpegi txarrak, aldaketak, anektodak.... Euskaraterapia moduko zerbait, azken batean.
Abenduaren 3an EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan antolatuko diren saioan aurpegi ezagun horiek eta parte hartzeko izena ematen duten gainontzeko gazteak mahai baten (batzuen) bueltan elkartu dira; iritziak, esperientziak eta beste truka ditzaten, eta posible bada, ondorioak, aterabideak eta konpromisoak ere adostu ditzaten. Mahainguru saio hauek Jon Artanok dinamizatuko ditu. Eguna borobiltzeko, Zuloak taldea ariko da zuzenean.
Parte hartu nahi baduzu, Gaztezuloren web orriko formularioaren bitartez eman dezakezu izena.
{jcomments on}